425 Zenbakia 2008-01-25 / 2008-02-01

Euskonews Gaztea

Gaiak: Etxebizitzak Bilbon

HERRERO, Ander IBAÑEZ, Leire Llona, Asier MUÑOZ, Jonatan ONTOSO, Javier URIARTE, Ane

Begoñazpi Ikastola, Bilbo



Gaur egungo etxebizitzak Bilbon aldaketa handiak ekarri dauz. Arazo larria bilakatu da etxebizitzaren gaia gaur egungo gazteontzat, alokailuko etxeetan bizi diranentzat eta baita etxea dabenentzat ere.

Azken hamabost urteotan etxebizitzatako prezioa %300 igo da eta Bilboko etxebizitzak Espainiar Estatuko garestienak bilakatu dira. Izan ere, 1998an, pisu batek 20,7 milioi pezeta balio ebazan; adibidez, batez besteko %7,5 igo ziran iaz etxebizitzen prezioak. Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostia, gainera Estatuko hiririk garestienen artean daude Madril eta Bartzelonaren ondoren, EAEn metro karratuko 2.000?ra iritsi arte. Zeintzuk dira etxebizitzak garesti izatearen arrazoiak?

Arrazoi asko badagoz ere, arrazoirik garrantzitsuena hauxe da: lurren prezioarekin eta eraikitzaileak eraikitzeko behar dauan diruarekin erlazioa dau etxeak garestiak edo ez hain garestiak izatea. Etxebizitzaren prezioa %80 igo da, baina eraikuntzako gastuak %20 baino ez dira igo. Beraz, eskulanak ez dau zer ikusirik etxebizitzaren prezioen igoeragaz. Mailegu merkeak orain dala asko amaitu ziran.

Etxebizitza erostea da pertsona askoren premia eta erabaki ekonomiko garrantzitsuetarikoa, hamar, hamabost edo urte gehiagoz hipotekatzeko erabakia dalako. Eraikuntzako lana gitxitzeak ekarri dau etxebizitzen prezioak etenik gabe gora egitea eta ez dau geratzeko itxurarik; soldata txikia dauan edozeinen ametsa baino ez izanik. Maileguen prezioak ere gora

Maileguen prezioak gora egin dau Europar Batasunean bankuak ezartzen dauzan interesak oso altuak diralako eta uste da interes horreek %2,6tik %4,11ra igoko dirala azken hilabete honeetan.Hipoteken prezioak %5,75 igo dira eta aurtengo soldatak %2 eta %3 inguru bakarrik igoko dira, esan beharrik ere ez dago nolako ahalegina egin behar dauan familia askok hileroko hipotekari aurre egiteko. Horren ondorioz etxebizitzaren salmenta kopurua jaitsi egingo dala uste da.

Arazo honeei guztiei aurre egiteko alternatiba bat babes ofizialeko etxebizitzak izan ahal dira. Gazteentzat lagungarriak izaten dira oso, zeren eta Gobernuak eta administrazioak diru-laguntzak eskeintzen eutsezan etxebizitza hori merkeagoa izan daiten. Baina etxebizitza honeek erosteak baldintza batzuk dakarz:

– Erosleak etxebizitza hori ezin dau saldu urte kopuru zehatz bat pasatu aurretik eta saltzerakoan administrazioa izango da erosketa hori egiteko aukera gehien izango dauan erakundea.

– Eta saltzaileak prezio mugatu bat dau etxebizitza honeek saltzerakoan.

Urtero etxebizitza bat lortzea gatxagoa izango da gu guztiontzat eta honi aurre egiteko Etxebizitza Guztiontzat! Plataformak sarritan salatu dauz eta salaketak egiten jarraituko dauz gure eskubideak aldarrikatzeko.

Etxebizitza Guziontzat! Plataformak alokairuen aldeko aukera ikusten dau, biztanle guztiei etxebizitza duina eman ahal izateko.