424 Zenbakia 2008-01-18 / 2008-01-25

Euskonews Gaztea

Elkarrizketa: Javier Gil Bengoa. (Medikua): Edozein karrera ahalegin eta orduak sartuz ateratzen da eta noski, baita medikuntza ere

ANTZINAKO ANDRAMARI Ikastetxeko lantaldea

Urduña

Javier Gil Bengoa elkarrizketatzea erabaki dugu bere lana oso interesgarria iruditzen zaigulako. Orduñako medikuntza zentruan lan egiten du eta jende asko ezagutzen duelako eta lan honetan esperientzia handia daukalako. Zertan datza zure lanak? Gaixoak sendatzean datza mediku izatea, baina baita gaixotasun kronikoen kontrola eta osasunaren ohiturak aurrezaintzea eta hobetzea. Hori da nire lana orokorrean. Betidanik izan nahi al zenuen mediku? Txikitatik desiratu dut mediku izatea, eta egia esan ez dut beste lanbide batean aritu nahi izan. Zenbat urte daramatzazu Urduñan lan egiten? Oker ez banago 24 urte dira ospitalera gerturatzen diren gaixoak sendatzen dihardudala. Hala ere ez naiz beti hemen egon; Urduñan hasi baino lehen Bilbon eta bere inguruetan lan egin bainuen. Javier kontsultan lanean. Erraza izan al zen zuretzat Urduñan lan egiten hastea? Hona heldu nintzenean ez nituen tokiak ezagutzen eta leku batzuetara joateko jendeari galdetu behar izaten nion. Baina denbora pasa eta gero txoko gehienak ezagutzen joan nintzen. Beraz, urduñarrei esker ezagutu nuen herria bera. Zenbat gaixo dituzu egunero? Bataz beste, 50 eta 70 gaixo inguru etortzen dira egunero nire kontsultara. Adin guztietakoak izaten dira: jaio berriak, hirugarren adinekoak, gazteak eta baita 90 urte baino gehiagokoak ere. Zenbat denbora egiten duzu lanean? Egunero zortzi bat ordu ematen ditut. Horietan, mediku kontsultak programatuta egoten dira eta gutxi gorabehera 6 orduz aritzen naiz. Baina administrazio lanak egitea egokitzen zait eta etxez etxeko arreta zerbitzuarekin batera bi ordu ematen ditut gutxi gorabehera. Lan eguna ez da hain gogorra behin ohitzen zarela. Lehen medikuntza karrera ateratzea orain baino errazagoa zela uste al duzu? Edozein karrera ahalegin eta orduak sartuz ateratzen da eta noski, baita medikuntza ere. Hala ere, gaur egun hobekuntza teknologiko eta ikus–entzunezko baliabideei esker lehen baino hobeto ulertu ditzakegu gaiak, baina egin behar diren ahaleginak berdinak dira, lehen eta orain. Uste al duzu medikuntza asko aurreratu dela azken urteotan? Ez dago zalantzarik medikuntzak hainbat arlotan aurrerapen garrantzitsuak egin dituela baina egia da beste arlo batzuetan gelditu egin dela. Aurkikuntza hobeak egon dira baina teknifikazioak gizartearen zati handi bat kendu du. Zalantza bat duzunean nori galdetzen diozu? Galdetu baino, lehenengo liburuetan begiratzen dut eta zalantza argitu ez badut nire arloko lankidearen batengana jotzen dut edo bestela interneteko orri espezifiko batzuetara. Hala ere, horietan bilatzen jakin behar duzu. Hitz egin dezagun orain gaixotasun zehatz bati buruz: papilomaren birusa. Zein gaixotasunek eragiten du? Papiloma birus mota desberdinak daude. Giza papiloma birusa edozein sexu– kontaktuen bidez transmititzen da eta lesio genitalak eragiten ditu. Esaterako, papilomaren birusak uteroko – lepoko minbizia eragin dezake. Sexu harreman ziurrak izateko hoberena da preserbatiboa erabiltzea. Txertoak gaixotasuna erauzi dezake, eta uteroko lepoaren kantzerra ekidin. Zein adinarekin da komenigarria txertoa jartzea? Osakidetza 12 eta 13 urte bitartean hasi da jartzen txertoa. Hala ere, ez du esan nahi beste adin batzuetan ipini ezin denik. Eskerrik asko zure adeitasunagatik eta galdera guztiak erantzuteagatik. Espero dugu beste egun batean zurekin berriz elkarrizketatzea. Beste bat arte.