424 Zenbakia 2008-01-18 / 2008-01-25

Euskonews Gaztea

Gaiak: Sierra Saldabatik barrena

ANTZINAKO ANDRAMARI Ikastetxeko lantaldea

Urduña



Sierra Salbadako mendikatea oso handia eta polita da. Ezagutzea interesgarria dela uste dugu, eta horregatik bertako hiru mendiei buruz hitz egingo dugu: Txarlazo, Tologorri eta Ungino, Politenak eta interesgarrienak direla uste baitugu. Txarlazo

La Antiguako Santutegitik errepidera ematen duen zementuzko aldai batetik bideratuko gara. Bidetxo horrek pagoen baso batera eramango gaitu. Basoan dagoen bidetik jarraituko dugu Goldetxora iritsi arte; bideak ez dauka galerarik. Hortik bi bide hartu ahal dira: lehenengotik Goldetxo iturrira eta aterpe zahar batetara helduko gara. Bigarrenetik, berriz, ezkerrera biratzen, Txarlazo mendiaren gailurrera iritsiko gara hamar minututan gutxi gora behera. Gailurrean zuhaitzaren itxura duen monumentua ikusiko dugu, Aintzinako Andra Mariaren omenez eginda. Ungino

Madaria herrixkako azken baserrietan kotxea utziko dugu. Bertan, aldai bat aurkituko dugu, basotik eramango gaituena. Basoa pasa eta gero, Olaetako zelaitik Unginoko Begia bezala ezaguna dena ikusi ahal dugu. Aurkituko dugun bidexkak hegoalderantz biratzen du Atatxa deitzen den atexkara iristeko. Eta gure eskuinerantz bira egingo dugu. Hala, hamar minututan Unginoren gailurrera iritsiko gara bere “begiaren” albotik pasatuz. Tologorri

Tologorrira igotzeko Lendoñotik gertu hasi behar dugu gure osteratxoa. Herrira heldu baino kilometro erdi lehenago (Urduñatik bertatik ikusten da) egurrezko karteltxo bat dago zuhaitz batean, eta honek joateko bidea seinalatzen du.

Ezkerretara, 700 metro igotzean oso makurdura handiko bihurgune bat aurkituko dugu eta guk hau hartu behar dugu, bestela, makurdura gutxiagoa duen bidexkatik aurrera eginez gero, bidea amaitzen dela ikusiko dugu.

Aurrera egin ahala, bidea gehiago txikitzen da eta horri Senda Negra deitzen zaio. Barrerillaren atakara iritsiko gara segidan, eta eskuinerantz biratuko dugu hesi batetik pasatu eta Iturrigorriko iturrira ailegatuz.Gero abereentzako toki bat ikusiko dugu. Hemendik abiatuta, amaieraraino 20 minutu faltako zaizkigu bakarrik.

Emandako informazioa zuen gustukoa izatea espero dugu. Mesedez, egun batean etorri leku polit hauek bisitatzera, merezi du eta!