424 Zenbakia 2008-01-18 / 2008-01-25
Dekribapena
Bere generoko hegaztirik handiena da. Erraz bereizten da birigarro arruntetik, gainaldeen kolore grisaxkagatik eta hegoen barnealdeko zuriagatik.
Tamaina
Luzera: 27 cm. Pisua: 110–140 g.
Biologia
Hegazti goiztiarrenetakoa da araldian sartzeko. Abenduan entzun daiteke jadanik arrak zuhaitz baten adar irtenetik ateratzen duen txirula antzeko kantua Euskal Herriko pagadi eta hariztietan. Zenbait errute otsailaren bukaeran gertatzen dira, eta beraz, apirilaren hasierarako zenbait kumek utzia bide dute habia. Sasoi honetan batez ere intsektuez elikatzen bada ere, gainerakoetan ia fruituez bakarrik elikatzen da: mihura, elorria, gorostia?
Bertako garraztarroak geldikorrak direla dirudi baina goi–eremuetan ugaltzen direnek, mugimendu laburrak egiten dituzte, eta neguan haran–hondoetako eremu irekietara jaisten dira. Bestetik, hegazti–talde handiak ikus daitezke bai udaberriko migrazioan, (Otsaila – martxoa), bai udazkenekoan (iraila – urria), ale hauek Iberiar Penintsulatik kanpokoak bide dira, eta ziurrenik Eskandinaviatik eta Erdi Europatik etortzen dira.
Elikadura
Gehienetan ia fruituez bakarrik elikatzen da.
Habitata
Ohiko baso–espeziea da, eta gogoko ditu argiuneak eta baso–ertzak; ugariagoa izaten da goi–eremuetan. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.