425 Zenbakia 2008-01-25 / 2008-02-01

Euskonews Gaztea

Taldea: Erbinude Zuria

ADEVE

ADEVE

Latinez: Mustela erminea Gaztelaniaz: Armiño Ingelesez: Ermine Frantsesez: : L’hermine

Nola ezagutu

Erbinudearen oso antzekoa da. Isats–punta beltza izatea du bereizgarri harekiko. Gorputz lerden eta luzanga dauka. Bizkarraldeko kolorea aldakorra izan ohi du, urte–sasoiaren arabera; neguan, zuri–zuria ageri du, eta udan, kanela–kolorea hartzen dio. Ilaje zerratua dauka; zentimetro karratu batean, 20.000 ile dauzka. Hanka laburrekoa da. Arrak emeak baino handiagoak eta astunagoak dira betiere.

Tamaina

Burua eta gorputza, 18–32 cm. Buztana, 9–14 cm. Pisua, 150–300 gr.

Biologia

Eskuarki bakarrik bizi da, baina batzuetan familia–taldeak osatzen ditu. Eguneko nahiz gaueko jarduna dagozkio. Emeek arrautza–ezarpen diferitua izaten dute. Alegia, estalketa ostean ernaldutako obuluak denbora apur bat behar du umetokian ezartzeko eta horrek atzerarazi egiten du fetuaren garapena. Udaberrian eta udan izaten dira estalketak, baina enbrioien garapena hainbat hilabete atzera daiteke, erditzeak martxoan edo apirilean izaten baitira beti. Sabelaldiak berak sei aste irauten du egiaz; 4–9 kume inguru izaten dituzte kumaldi bakoitzean.

Elikadura

Karraskariez elikatzen dira batik bat. Erbinudearen dietaren osagarri dira, besteak beste, txori, narrasti eta fruituak ere.

Habitata

Heskai ugariko belardietan bizi da. Interes bereziko espezietzat jotzen du Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoak. Urria da Euskadin; Karrantzako haranean (Bizkaian) baino ez da bizi.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.