Euskonews Gaztea
Gaiak: Fakultate bat Baiona erdigunean
Bernat Etxepare lizeoa, Baiona (Batxilergoko ikaslea)
Unibertsitatea, Baionako bihotzean kokatuko da. Grenet Jaunak, Baionako auzapezak dionez “Fakultate hau lehentasun bat da gure haurren etorkizunerako”. Baiona Ttipiko auzoa
Baionako auzo honek luzaz fama txarra izan du. Hainbat lan obrek eskualdea hobetu dute familia giro on bat sortuz. Karrikan diren saltzaileak konturatzen dira gero eta jende gehiago “turista, euskaldun, landestar” heldu direla Baionako alde horretarat. Azken finean fakultate honek bizia emanen dio, luzaz ilunpean eta gaizki ikusia zen Baionako auzoari. “Unibertsitatea hiriaren min–minean”
Unibertsitateko obren azken fasea eraikuntza lan ikusgarriekin batera abiatuko da, hiriaren min–minean. Grenet auzapezak berriz dio: “Gure haurren etorkizunari eta hauen heziketari lehentasuna ematen diegu. Hala nola, lan ingurumen egokiago bat eskainiko diegu, bai eta egoitza berriak IUT–ko bi sailentzat ere, diziplina anitzezko unibertsitatearentzat eta enpresen administrazio institutuarentzat, baita liburutegi eta jantegi batekin”. St.André plazaren eta Gaztelu Berriaren ondoan kokatuko dira Kontseilu Orokorraren bulegoaren ordez.
Baiona Ttipirat gutti gorabehera 2500 ikasle errezibitzea helburu dute, hiri barnea berpiztuko dutenak jarduerak indar berritu eta harat honako ibilgailuak hornituz.
Glain eremuko aparkalekuan, gazteentzako aisialdiak eskainiko dira: zinema, bola–jokoa, diskoteka etab?Baionari kalte gehiagorik egin gabe.
Fakultatearen leku aldatze horrek ikasleentzako bizilekuen politika berri bat sortuko du, apartamendu batzuk eraikiz unibertsitatetik hurbil, alokairuak ikasleen ahalei egokituz.
Laster beste proiektu bat plantan ezartzea helburu dute “Lanbideen eskolarena” . Ahantzi gabe, Angeluko Montaury Zintzien eskolaren eta Bidarteko “Eztia” Inginieritza eskolaren hobetzea. Ikasketa desberdinak
Hainbat ikasketa desberdin eskainiko dituzte Baiona erdigunean:
– ikasketa juridikoak (abokatu agiritik doktoretza agiriraino) – letra ikasketak (UMR euskara) – zientzia sozialen ikasketak – ekonomia ikasketak – kontabilitate ikasketak
Horrez gain beste bi sail desberdin proposatzen dituzte:
– Institutu Teknologiko Unibertsitarioak ere lor izanen dira. – Baita ere, Enpresetako Administrazio Institutu titulua. Bi urtez lortzen den agiria da eta kurtso haietan komunikazioa, estadistikak, enpresetako bizia etab... lantzen dira. Beste
Ikasleei erosotasunerako beharrezko zerbitzuak ere bertan izanen dira:
–Kafetegi bat (orain arte Paul Bert eskolaren polikiroldegia izan dena) –zerbitzu libreko jantegia –polikiroldegi bat: kirol ariketa gela, futbol gela bat. –fakultatearen barnean: liburutegi bat, bilkurak egiteko gela bat, informatika gela, administrazio bulego bat eta hiru anfiteatro: batek 400 lekuko eta beste bik 150 leku dituztenak.
Espero Unibertsitate berri honek aukera asko ekarriko dituela Iparraldeko ikasle asko ekarraraziz eta gazteentzako aukera desberdinak proposatuz. Proiektu biziki interesgarria da, orain arte Baionan inoiz hartua izan ez zena. Gure gerorako oso baikorra da eta ateak irekitzen ditu ofizio eta gustu desberdinei. Interesatu gaitezen gaurko gazteak fakultate berri honi, “ mundu ederrak ez baitira bizidun gabe bizitzen. ”