Euskonews Gaztea
Taldea: Basasagua
Latinez: Apodemus sylvaticus Gaztelaniaz: Ratón de campo Ingelesez: Wood mouse Frantsesez: : Le mulot sylvestre
Nola ezagutu
Etxe-saguaren ahaidea da, honen aldean, tamaina handiagoa eta ilaia koloretsuagoa du. Bizkarra arre argikoa edota horixka da, sabela zurixka delarik. Gazteak urdinagoak dira, belarriak eta oinak etxe-saguen aldean luzeagoak dira. Basasaguek jandako pinaburuak urtxintxek jandakoengandik errez ezberdindu daitezke. Pinaburuak pilatuta uzten ditu janleku berbera berrerabiltzen baitu, eta hau babes tokietan egin ohi du, harri handi baten azpian, edo gordelekuko sarreratik hurbil. Pinaburuak oso marraskatuta daude, ezkata apikalak soilik eta konotik haririk gabe utziz. Gorotzak txikiak dira 6 mm x 3 mm-takoak.
Tamaina
7,5-11 cm. Pisua: 14-35 gr.
Biologia
Ugalketa garaia urte osokoa izan daiteke, neguan izan ezik, baina eguraldia eta elikagaiaren arabera urte osora heda daiteke. Belar lehorrez, goroldioz eta ilez eginiko zulotxoak erabiltzen dituzte habietarako, non emeak 2-9 kume umatu eradoski eta zaintzen dituen. Habia lurrazpiko galeria batean dago, babes-azalaren azpian edota harri zein ohol leun baten azpian. Gazteak jaio eta urte eta erdira ugaldu daitezke.
Elikadura
Landare, hezi eta zurtoin freskoetan oinarritzen da gehien bat.
Habitata
Habitat guztietara ohitzen bada ere, landazabalean eta hesi inguruetan dauden ortuetan aurki daiteke populazio ugariena.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.