Euskonews Gaztea
Taldea: Kaio Hankahoria (Larus michahellis )
Latinez: Larus michahellis Gaztelaniaz: Gaviota patiamarilla Ingelesez: Yellow–legged Gull Frantsesez: : Goéland leucophée
Ezaugarriak
Europako hego mendebaldeko espeziea da. Orain arte Larus cachin nans en subespezietzat hartzen zen, baina duela gutxi adituek aparteko espezie gisa onartu dute. Bizkaiko Golkoaren kostalde kaio arruntena dugu.Hegazti sendoa, indartsua da. Helduek mantu grisa dute. Kaio hauskararena baino zertxobait ilunagoa eta kaio iluna baino apur bat argiagoa. Bi espezie horiek ez bezala, aurpegia ia zuri edo erabat zuri mantentzen du udazkenean eta neguan. Hegoen muturrak zuriak eta beltzak dira, eta gorputzaren gainerakoa zuria da. Hankak eta mokoa horiak ditu, eta mokoak behe barailaren muturrean orban gorria du. Ale gazteak marroiak, ezkatatsuak eta bizkar ilunagokoak dira. Lumajea argitu egiten zaie urteak igaro ahala, harik eta laugarren urtean behin betikoa lortzen duten arte. Ordura arte hankak arrosa kolorekoak izaten dituzte eta lehen urtean beltza den mokoa arrosa koloreko bihurtzen da, baina hirugarren urtera arte punta beltzari eusten dio.
Tamaina
55 67 cm.
Biologia
Batez ere itsasbazterra maite du,itsaslabar eta uhar teetan habia egiten du eta ibaietan gora joateko joera du.
Elikadura
Era askotako elikagaiek osatzen dute dieta, baina azkenaldian, zabortegietan izaten delako elikatzeko ohiturak aldatu egin ditu eta alde batera utzi ditu forma naturalagoak (arrainak, arrantzako bazterkinak, kleptoparasitismoa).
Habitata
Euskal Herrian urte osoan zehar egoten da espezie hau eta ugalketarako sasoia apirila eta uztaila bitartean izaten du. Uztailean hasten dira txita gehienak hegan.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.