432 Zenbakia 2008-03-14 / 2008-03-28
Euskal Herria izan da produkzio artistiko berezi baten egilea. Dantza eta musika, adierazpen motako bi arlo desberdin dira, baina momentu berean hertsiki lotuak, euskaldunen interesa piztu dutenak.
Euskal musika, mota desberdinetan atxematen ahal dugu, hala nola, kantu tradizionala (Erdi Aroan), kantu korala (XIX. mendean) eta euskal opera (XIX. mendean). 1978ko disko baten azala.
Euskal operari buruz, erraten ahal dugu haren interesa beheititu dela jendea gehiago joanen baita ikuskizun koreografiara; hala ere, azken opera 1996an, “Ilargi Xendera” izan zen, Baionakoa, Casenave eta Caballette jaunek gidaturik. Aldiz, 1960. urteetan gazteria musikako eredu berriak xekatzen ditu haien ideia politikoekin akort izanez.
“Deklikoa” Michel Labegueriek ekarriko du Gu gira euskadiko gazteri berria kantuaren bidez. Kontzertu berezi batzuk agertuko dira, kantaldiak izenekoak. Inguru horretan, Pagola, Etxamendi eta Larralde, Carrere eta Ospital, jaunak atxematen ahal ditugu.
Hastapenetik, 1967an, Peio Ospital eta Pantxoa Carrere bikotea Euskal Herriko plazetan zehar ibili dira, berrogoi urtez. Haien kantuetan, euskaldunen arrangurak adierazten dituzte bai eta euskaldunen itxaropenak ere. Kantu horiek Telesforo Monzon edo Manex Pagolaren testu engaiatuak berriz hartuko dituzte.
Enaut Etxamendi eta Enaut larralde bikoteari dagokionez, 1967tik hasita Euskal Herriko larriak, ekonomia eta sozial mailan aipatuko dituzte “a capella” maneraz. Alabaina, erritmo hori beheitituko da pixkanaka–pixkanaka, beste gizaldi bat agertu arte. Euskal rocka
Kantaldien suhartasuna apaltzean, beste artistak aurkituko ditugu; adibidez, “Guk” taldea 1970an sortua, Joanes Borda eta Benat Sarasola ekimenaren bidez. Baina laster musika ezagutuko du deboilatze handi bat rockaren agertzearekin. Euskal kantuak ikusten du preseski, Anje Duhalde, Michel Ducau eta Niko Etxarten pertsonetan euskal rockaren aitzindariak. Niko Etxartek sortzen du lagun batzuekin Ximinorrak taldea eta gero Minxoriak taldea. Mixel Ducau eta Anje Duhalde, 1975 urte inguruan.
Anje Duhalde, euskal rockaren oinarria bezala agertzen da, duela hogoi eta hamar urtetatik ezenaren aitzinean dago. Hasten da “El Fuego” orkestran, sotzen du Michel Ducau lagunarekin “Errobi” pop rock taldea, Akelarre taldean integratu aitzin. Anje Duhaldek 1987tik goiti konposatzen ditu bere musika eta idazten ditu testu gehienak.
Iparraldean, rockaren eszenak ezagutuko du aldaketa handi bat 1996an, Euskal Herria Zuzenean festibalaren sortzearekin. Hortik landa, sortuko dira beraz rock talde asko : BKBO (Sara, 2004an), Izate (Baiona, 1999an), Mix6T (Hendaia, 2002an), Oske (Muskuldin, 1997an) eta beste aunitz? Euskal rocka ohartzen ahal gara itzuli oso bat egina zela aniztasun honekin 1990 hamarralditik goiti. Aurrerantzean ikusi behar dugu nola euskal musika moldatuko den hogoi eta hamar urteren ondotik estilo nagusi izan ondoan.
Gaur egun, kantari batzuk berritzaileak dira, soinu berriekin jolasten dira, hala nola Pierre Paul Bertzaitz, Peio Serbielle eta Benat Achary eta inprobisazioa maite dute.
Erran dezakegu XXI. mendean euskal musika funtsez ezaguna dela herrikoia errepertorioa eta bere kantu modernoarekin. Herrikoi errepertorioa egoten da ainguratua euskal kulturan ikusiz zer plazerarekin kantatzen diren abestiak bazkari batzuen bukaeran, baina baita artista batzuei eta berrikuntza eta sorkuntza batzuen esker ere, Erramun Martikorenak egiten duen bezala. Sumatzen dugu eskuzabaltasun progresibo bat gazteria eta rockaren eraginarengatik honek ere itzuli oso egin duena. Festibal inportanteak
Badira iparraldean urtean zehar festibal aunitz:
– Otsailean, Hartzaro festibala iragaiten da, Uztaritzen, inauteri garaian – Maiatzean, Musikaren eguna iragaiten da Urdinarben, Xiberuan, asteburu batez musika desberdinak eta leku desberdinetatik heldu direnak ikusteko parada da. – Uztailean, Euskal Herria Zuzenean festibala iragaiten da, Menditen, Xiberuan. Talde handi eta ttipiak heldu dira, hiru egun merke eta gauza aunitz ikusteko parada! – Uztailean, Errobiko festibala ospatzen da, Itxasun. Ikuskizunak, kontzertuak aurkitzen ahal ditugu. Askotariko artistak atxematen ditugu festibal hontan non kreazioa funtsezko toki bat okupatzen duen. – Ekainean, Kantuaren eguna iragaiten da, Donibane Lohitzunen. – Martxoaren bukaeran, Xiru festibala ospatuko da Gotain–Libarrenx–en, Xiberuan. Olerkiak, kantuak, eztabaidak izanen dira eta arte mota ezberdinak eta sorkuntza garaikidea nahasten ditu. Dantza
Dantzari dagokionez, erraten ahal dugu ezagutuko duela garapen handi bat mendeetan zehar. Nahiz eta dantza batzuk galtzen joan, berpiztera joanen dela erran dezakegu. Turismoaren garapenak parte hartuko du folklore elkarteen zabaltasunean. Euskal Dantzarien Biltzarra sortzen da 1960ko hamarraldian, biltzen ditu euskal probintzi osoak.
XX. mendeko azken hamarraldiak, argi ikusten du itzultze bat iragaiten dela, dantza praktika kulturalari buruz. Pierre Betelu eta Lapurtarrak elkartearen ekimenari esker, berriz agertzen dira inauteriko dantzak eta jauziak, herri batzuek kontserbatu dutenak, Uztaritze eta Hazparnek, adibidez. Besta berriak
Besta berriak sortzen dira, eta ondorioz ikasten eta praktikatzen dutenentzat aplikazioan ezartzea kari da. Gaur egun, ikusten dugun bezala, dantza horiek bestetan eta dantzaldietan naturalki exekutatzeko usaia dugu. Dantza talde andana aurkitzen ahal ditugu, arrakasta handi bat ezagutzen dutenak, ttipi eta handiekin, euskal kulturako itxura hori kontserbatzen dutena. Euskal dantzaren etorkizuna desberdinki begiratzen ahal dugu ere, tradiziotik baztertzen dena.
Ilustrazio gisaz, aipatu behar dugu koreografiako dantzaren sortzea XX. mendearen bukaeran. Philippe Oyamburu, adibidez, "Etorki" baletaren sortzailea izanen da.
Hitzordu batzuk egiaztatzen dute dantzaren leku inportantea. Hitzordu handietan altxatzen ahal ditugu:
– Dantzari Eguna ospatzen da maiatzaren lehen igandean, urtez urte egiten da aldatuz iparralde eta hegoaldeko probintzietan. Biltze handiena osatzen du dantzari buruz. – Dantzari Ttiki, haurren biltzarra da hamabost urteraino. Normalki iragaiten da Euskal Herriko iparraldeko hiru probintzietan. – Jauzien Eguna uztaileko lehen igandean, Barkoxen pasatzen da. Hitzordu inportante bat bilakatu da Xiberuko dantzari buruz. – Herri Dantzari, irailean, Basusarrin ospatzen da eta jendea ehunez biltzen ditu. Biltze hori biziki gozatsu agertzen da, biziki animatua, eta gainera musika tradizionala entzutea parada da. – Miarritzeko “Le temps d’aimer” festibalak irailaren lehen partean kontsakratzen du egun bat euskal dantzei buruz duela hamar urtetik “Euskal dantzarien” lankidetzarekin. Horra modu ederra erakusteko mutxikoren, zortzikoen, Xiberuko dantzen eta beste soka dantzen modernitatea. – Mutxikoaren eguna aipatu behar dugu: Arrangoitzek errezibitzen du agerraldi hori, urrian, kontsakratua dena komunitateko dantzei.