433 Zenbakia 2008-03-28 / 2008-04-04

Euskonews Gaztea

Gaiak: Getxo ezagutzen

ARALUZE, Argi MENICA, Ibone PERALTA, Goiuri

San Nikolas ikastolako lantaldea (Getxo)



Jende guztiak du ezagun gure hain polita den Getxo eta hori plazaratzearren aurkezten ditugu hainbat zonalde eta eraikin, horrela, sakonago ezagutu dadin. Areetako ikuspegia.

Getxoko datu batzuk emango ditugu hasteko. Biztanleriari dagokionez, 39.326 gizon eta 43.406 emakume ditu auzoetan banatuta. Bestalde, herriaren mugak hauek dira: ekialdean Sopela, Berango eta Erandio ditu; hegoaldean Leioa; mendebaldean berriz, Portugalete (Nerbioi itsasadarraren bestaldean) eta azkenik, iparraldean, Bizkaiko golkoa. Getxoko auzoak

–Andra Mari: Andra Mari edo Elexalde bezala ezagutzen den Getxoko auzo hau, udalerriko zaharrena da eta populaziorik txikiena du. Denborarekin, Algortako biztanleria hazi eta bere kontrola handiagotu zuen. Bestalde, 90eko hamarkadako igoera demografiko izan zela eta, hainbat etxe eraiki zituzten bertan.

–Aiboa: Neguri eta Algorta artean dago.

–Algorta: Getxoko auzo populatuena dugu.

–Areeta: Biztanle ugari bizi da bertan eta datu batzuk ematearren, 2001ean 28.414 biztanle zituen.

–Erromo: Areeta, Neguri eta Leioa artean dago kokatuta auzo hau. Neguri eta Areetarekin batera, udalerriko hiru barrutietako bat osatzen du. Bizkaiko zubia 1934 urte inguruan.

–Neguri: Areeta eta Algorta artean dago. Historikoki, Bizkaiko jende diruduna bizi izan da bertan, esaterako enpresariak eta bankariak. Bizkaiko zubia

Getxoko zati den eraikin oso garrantzitsua da Bizkaiko zubia. Portugaleterekin lotzen du Getxo, Areeta auzoarekin, hain zuzen ere.

Oinezkoak eta ibilgailuak eramaten ditu zubiak alderik alde. Modu honetan, itsasontziek ibaia zeharkatu dezakete inolako eragozpenik gabe. Goiko aldean, oinezkoentzako bide bat ere badago, turistentzat irekia dagoena. Itsasadarra zeharkatzeko modu ezin hobea da eta mota honetako munduko zubirik zaharrena gainera. Eta arrazoi horrek zubia toki askotan ezaguna izatea dakar. Hondartzak

Auzoetan banatuta, hondartza asko ditu Getxok. Areetako hondartza izen bereko auzoan dago; Algortan bi ditugu, Ereaga eta Arrigunaga. Portu Zaharrak ere badu hondartza txiki bat, lehen itsasontziak gordetzeko erabiltzen zena. Eta azkenik, Sopelarako bidean, Azkorri eta Barinatxe daude. Azken hau Getxo eta Sopela artean banatuta dago. Ibaiak

Ibai bakarra du gure herriak eta horrek herri osoa zeharkatzen du: Gobela ibaia. Errekaren bukaera Leioan dago, eta bertan, Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak.

Getxo leku zoragarria dela ikusiko duzue hemendik pasatzen bazarete, eta horregatik, herria bisitatzera animatzen zaituztegu.