433 Zenbakia 2008-03-28 / 2008-04-04

Euskonews Gaztea

Gaiak: Juno jainkosa Getxon: Gobela

FUENTE, Jon



Bizkaiko XVIII. gizaldiko fogerazioetan, 1704koan Gobela abizena agertzen da, Gobelatxu eta Gobela Aurrekoetxea toki–izenak 1745ekoan, Gobelena 1796koan, eta harrezkero Gobela(s) ibaia, Gobela Etxebarria, Gobelaurre, Gobelabide eta Gobelondo.

Deigarria egiten zait M. Terentio Varronen “De lingua latina” liburuko IV. atalean “Septimi die te kalo Juno Covella” (“Zazpigarren egunean zuri deitzen dizut Juno Covella”), agertzen dela, Raimundo de Miguelen hiztegiak haulantxe azaltzen duena: “Covélla, ae” [De covum que antiguamente significaba cielo]. Varr. Celeste o celestial, sobrenombre de Juno.”

Jakina denez, latinezko hasierako c– eta –ll– bikoitza, euskaraz g– eta –l– bakarra bihurtzen dira: castellum “gaztelu” eta caveolla “Gabiola” bihurtzen diren legez, Covella “Gobela” gertatu da. Erromantzez Cobielles (Oviedo), Covelas (Ourense) eta Cobiella (“Cartulario de San Juan de la Peña”) lirateke.

Zer deritzozue?