433 Zenbakia 2008-03-28 / 2008-04-04

Euskonews Gaztea

Gaiak: Getxoko Ereaga hondartzaren kutsaketa

BILBAO, Lander

San Nikolas ikastolako ikaslea (Getxo)



Getxoko Ereaga hondartzaren egoera larria izan da orain dela urte batzuk arte. Uraren kalitatea eskasa zen eta gainbehera jasan du hainbat hamarkadaz; duela gutxira arte bertan bainua hartzea arriskutsua zela pentsatu izan da, uraren kutsadura dela eta. Argazkia: Carlos Merino Silva

Lehen esan dudan bezala, larrialdi hau uraren kutsaduragatik gertatu zen, eta orain dela hogei bat urte, bainua debekatuta egon zen hainbat arrazoi medio:

– Eraikuntzak zirela eta, kanalizazio falta gertatu zen, eta arazo hau konpondu zuten arte, zikinkeria eta hondakin guztiak uretara joaten ziren, eta handik hondartzara.

– Labe Garaietako lana zela eta, hondakin gehienak Abra ibaira botatzen zituzten, eta ez hori bakarrik, itsasontziek ere, uretara botatzen zituzten zaborrak. Ondorioz, itsasoan amaitzen zuen zikinkeria guztiak.

– Antzina, hiltegia ere oso zikina zen eta hondakin guztiak Abra ibaian biltzen ziren, ondoren itsasora eramaten zuen urak, eta azkenik, gure hondartza polit horretara.

Azken arrazoi honi lotuta, beste gai bat aipatu nahiko nuke; arrainen eta ur–izaki bizidunen egoera, hain zuzen ere. Ereaga hondartzan arrain pilo bat zeuden eta mota askotakoak gainera, baina gainbehera hori gertatu zenean, arrain gehienak hil ziren. Baina orain arrainak ikus daitezke lurretik gertu.

Azken hiru urte hauetan hobetu egin da hondartzako uraren kalitatea eta uretan bainatzea baimenduta dago, nahiz eta bai sartu aurretik eta baita ateratzerakoan ere, dutxa bat hartzea gomendatzen diguten zikinkeria kentzeko, oraindik uretan hondakinak aurki baitaitezke.

Gaur egun, bandera urdina dugu eta ez dago horrenbesteko arriskurik, baina nire ustez, zerbait gehiago egin daiteke. Hondartza guztiz osasuntsu ikusteko esperantzaz jarraitzen dut.