Euskonews Gaztea
Gaiak: Ereagako igogailu berria
San Nikolas ikastolako ikaslea (Getxo)
Algortako betiko biztanlea naiz eta orain dela hiru urte egindako Ereagako igogailuaren eraikuntzak eragin dituen abantaila eta desabantailei buruz hitz egingo dizuet, nire ustez gauza interesgarria delako eta arazo batzuk sortu dituelako.
Hasteko, orain dela hiru urte, igogailua egin baino lehenago, malda polit bat zegoen eta jendeak hortik paseatzen zuen. Gaur egun, igogailuak oso itsusi utzi ditu inguruak, eta egia esan, igogailua bera ere ez da oso polita; gris kolorekoa da eta paisaiarekin ez dator bat. Gaur egun jendeak ez du hortik paseatzen eta 0,28 euro ordaintzen dute igogailuaren traiektu bakoitzeko. Beste batzuk alferragoak dira, eta jaisteko ere erabiltzen dute igogailua, oinez jaitsi beharrean. Igogailuaren eraginez, gure ohitura eta gure eguneroko bizitza nagitzen ari da.
Bestalde, igogailua fabrikatzeko maldaren goialdean eta behealdean geltoki batzuk eraiki zituzten eta beheko parteari lekua kentzen diola aipatu behar da. Gainera, zuhaitz mordoa ebaki behar izan dituzte, paisaiarekin akabatuz. Baina adinekoentzat ezin hobea da eta ezinduentzako ere oso aproposa, eta baita haurren kotxea igotzeko oso erosoa ere. Lan asko aurrezten du.
Azkenik, jendeari lan postuak ematen dizkio, esaterako txartelak salduz, eta igogailuaren mantenurako mekanikoak hartuz. Bestalde, irabazten den diruarekin udaletxeak parke gehiago egin ditzake paisaia konpontzeko eta berriro ere ondo geratzeko.
Hau izan da Ereagako igogailuaren inguruan dudan iritzia, eta nire ustez alde on gehiago ditu txarrak baino.