434 Zenbakia 2008-04-04 / 2008-04-11

Euskonews Gaztea

Elkarrizketa: Veronika Inguntza. (Jota mas Ge dendako langilea): Emakumeek gure jantziak janztean eztitasuna eta dotorezia erakutsi behar dabe

BEGOÑAZPI IKASTOLAko lantaldea

Gaur egun, ez da erraza moda munduan lan egitea eta are gitxiago arrakasta izatea. Halan eta guztiz ere, Jota mas Geko diseinatzaileek, Juana Ruizek eta Garbiñe Urdampilletak, hainbeste saiatu ostean, zenbait herritan ezagunak izatea lortu dabe. Euren estiloa ezagutzeko, Veronika Inguntza, Bilboko Jota mas Ge dendako arduradunak, hurrengo alkarrizketa eskeini deusku.

Noiztik dator zaletasun hau?

Nik uste dot Juana eta Garbiñe betidanik izan dirala moda zaleak eta beti ikusi izan dabe euren bura moda munduan. Juana eta Garbiñe diseinatzaileak.

Nondik jatorke irudimena jantziak sortzeko?

Diseinatzea oso konplexua da, hainbat gauza izan behar dira kontuan eta; baina garrantzitsuena norberak zer gura dauan eta arropak nori zuzenduta dagozan jakitea da. Gehienetan, egiten dabezan bidaietan inspiratzen dira. Hainbat uri, kultura eta erlijio ezagutzea lagungarri izan jake euren moda sortzeko.

Nori zuzenduta dagoz Juana eta Garbiñeren lanak?

Gehienbat gazteei zuzenduta dagoz. 30–50 urteko erosleak doguz, baina edozein adineko emakumerentzat lan egiten dogu. Gure asmoa bezeroa bere arroparekin eroso eta era berean dotore sentitzea da. Jota mas Ge

Danon eskura al dagoz jantziak?

Ez dira garestiegiak. Jantziek lan handia dabe atzetik eta hori ordaindu egin behar da. Gutxi gora behera, praka batzuk, adibidez, 200 eurotan egongo litzatekez.

Zein da emakume eredua?

Gure jantziak daroezan emakumeak argalak dira normalean, arropak estu eroatekoak dira eta. 48 neurrira arte diseinatzen dabe. Premiazkoa da gure erosleak garaikoak izatea. Emakumeek gure jantziak janztean eztitasuna eta dotorezia erakutsi behar dabe.

Zein material erabiltzen dabe gehien bat?

Batez ere, belusea, seda, mihisea eta kotoia, baina hamarkada bakoitzean material ezbardinak dira erregeak, beraz...

Zer dabe Jota mas Ge–ren jantziek? Besteek ez daben zer?

Diseinuari begira erabateko ehunak erabiltzen dabez. Primerako ehungaiak dabez oihal ederrak egiteko. Ez dakit zertan desberdintzen diran besteengandik, argi dagoana oso ikusgarriak dirala da.

Zenbat denda daukazue? Zein izan zan zuen lehen denda?

Seigarrena Sevillan zabaldu dogu. Lehena Bilbokoa izan zan. Halan eta guztiz be, Madrilen eta Iruñean badoguz ere saltokiak. Gure asmoa pixkanaka–pixkanaka, denda barriak zabaltzen jarraitzea da. Diseinatzaileen sorkuntza bat.

Zerk egin dauz ezagun?

Eguneroko gauza da. Beste alde batetik, oso garrantzitsua da zentzu oneko aho–minetan egotea. Horretarako, premiazkoak dira promozioak.

Dendez gain, beste lekuren baten aurkezten dira arropak?

Parisen eta Londresen ere erakusketaren bat egin dabe noizbait. Mundu honetan, ezinbestekoa da erbesteari ateak zabaltzea.

Arropaz gain, koloniaren bat edota bitxiren bat saltzen dozue?

Bai horixe! Gure kolekzinoetan osagarriak oso garrantzitsuak dira; zorroak, zapiak edota zapatekin lan egiten dogu.

Zein pasarelatan eta zein top–model hautatuko eben zuen lanak erakusteko?

Oso gatza da itaun honi erantzutea. Pasarelari dagokionez, Cibeles hautatuko eben; nire ustez, lekurik aproposena eta beroena dalako lan egiteko. Esaten danez etxean baino hobeto inon ere ez. Bestetik, neure aburuz, Naomi Campbell pasareletan erregina da eta sekulako dotoretasunez aurkeztuko ebazan jantziak. Baina ezin dogu produktu nazionala albo batera itxi, guztiak oso lirainak baitira. Veronika Inguntza (Bilbo) Bilbotar hau Jota mas Ge dendako arduraduna zen elkarrizketa egunean. Berari esker, diseinaltzaile horien munduari buruz gehixeago jakiteko aukera daukagu. Erropen estiloa, erabiltzaileen nondik norakoak... kontatu dizkie Begoñazpi ikastetxeko lagunei, eta Euskonews Gazteako irakurleei.