435 Zenbakia 2008-04-11 / 2008-04-18

Euskonews Gaztea

Gaiak: Chernobil elkartea, euskaldunon elkartasunaren froga

ANGULO, Hegoi GARCIA, Naroa SAN MARTIN, María

Portugaleteko Astileku Ikastola (DBH 3.maila)



Chernobil elkarteak Ucranian gertatutako hondamendi nuklearraren ondorioz osasuna kaltetuta duten adin txikikoak ekartzen dituen elkartea da. Portugaleteko Asti Leku ikastolako ikasleak Chernobil elkartekoekin harremanak izan dituzte Oraneko ikastolako egoera hobetzeko. Chernobilgo zentral nuklearra. Chernobilen gertatutakoa, zentralaren hondamendia

Historian zehar gertatutako hondamendi nuklearrik larriena 1986ko apirilaren 26eko gauean, Chernobilgo zentral nuklearrean gertatu zen, Ukrainiako iparraldean. Gau hartan, elektrizitatea eten zuten simulazio moduan, 4. erreaktorean, baina bat–batean erreaktorearen nukleoa gainberotu egin zen, hidrogeno leherketa sortuz. Baina larriena leherketa honek sortutako erradiaktibitate kopurua izan zen, alegia, Hiroshimako lehergailu atomikoa baino 500 aldiz handiagoa zela kalkulatu zuten. 30 pertsonek galdu zuten bizia zentralean bertan, baina milaka izan ziren erradiaktibitatearen ondorioak pairatu zituztenak.

Gertakizun hau ez zen Ukrainian soilik geratu, Europa osoan zehar izan zuen eragina. Erradiaktibitatea zentralaren barruan eusteko, sarkofago bat eraiki zen erreaktorearen inguruan. Presioa dela eta, arrakalak agertzen ari dira, eta erradiaktibitate ihesak nabarmenak dira gertuko herritarrentzat. Hondamendia eta gero, OMEk (Osasun Mundialeko Erakundeak) aholkatu zuen, umeen osasuna hobetzeko, urtean gutxienez 40 egun atera behar zutela zonalde hartatik. Elkartearen eginkizunak

Chernobil elkartea 1996.urtean sortu zen. Honen helburu nagusia, hango zentral nuklearretik gertu, eta lur kutsatuetan bizi diren adin txikikoei bertako familiek gonbidatuta uda Euskal Herrian pasatzeko aukera ematea, umeen osasuna hobetzeko asmoz. Elkarte honetan lan egiten duten pertsonak, boluntarioak dira, eta ez dute inolako etekinik ateratzen. Oraneko irakalea ikasle batzurekin.

2007. urtean, 392 adin txikiko ekarri zituzten, hau da, Estatu Espainiarreko denboraldi baterako harreraren %10a.

Elkarte hau bederatzi pertsonaz osatutako zuzendari taldeak gidatzen du, eta zuzendaria Belen Ugarte Torrontegi da. Baina boluntario, familia eta zuzendari taldeaz aparte, badaude ekonomikoki laguntzen duten pertsonak ere, bazkideak, hain zuzen ere. Guztira 150 bazkide dauzka eta horietatik erdia baino gehiago Bizkaian. Hala ere, Chernobil elkarteak ez ditu bakarrik adin txikikoak ekartzen, hango gizartea hobetzen ere saiatzen da. Horren adibidea Oraneko proiektua da.

Orane Ivankiv–en kokatuta dagoen herrixka txiki bat da, zentral nuklearretik 30km–tara gutxi gorabehera . Ia ez du baliabiderik, eta oso herrixka txiroa da. Bertan, eskola bakarra dago, herrixkako ume guztiei (6–17 urte bitartekoak) heziketa eskaintzen diena. Baina ikastetxe honen egoera oso kaskarra zen. Adibidez, jantokiak ez zuen leihorik, kaleko tenperaturan zeuden (neguan –25° tara heldu daitezke) eta gainera, bertako lurra hondoratuta zegoen. Berogailu eta ur beroaren falta zeukaten. Chernobil elkarteak hori guztia konpondu zien, eta gimnasiarako materiala eta jostailuak ere eraman zizkieten. Jostailu hauekin ludoteka bat antolatu dute. Ikastolako ikasleekin harremanak

Portugaleteko Astileku ikastolak, proiektu honekin ere kolaboratu nahi izan du, eskolako materiala bidaliz.

Gaiari buruzko pelikula bat ikusi ostean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleak, beraien Gabonetako opari mamuak eskolako materialaren truke ordezkatzea erabaki zuten. Hori dela eta, materialez (arkatzaz, koadernoz, borragomaz, margoz...) betetako hiru kutxa handi bidali ziren Oraneko eskolara. Korreoz bidali ziren, eta hango eskolan ikasle guztiok batera zabaldu zituzten, Astileku ikastolako kamisetekin batera. Azkenik, ikasle guztiek argazkiak atera zituzten materialarekin eskerrak emateko moduan.