436 Zenbakia 2008-04-18 / 2008-04-25

Euskonews Gaztea

Gaiak: Emaztea euskal jendartean

GONI, Dominika

Baionako Bernat Etxepare Lizeoa (Batxilergoko 1. maila)



Emazteei eginiko bortizkeriaren kontrako borroka nazio arteko kezka bilakatu da 1999z geroztik. Biltzar Nagusiak erabaki du azaroaren 25 izanen zela ?Emazteari egin bortizkerien kontrako nazioarteko eguna.?

Ipar Euskal Herrian ia urtero emazte bat eraila da bere senargaiarengandik. Horrez gain, Euskal Herrian urtero milaka emaztek jasaten dute bortizkeria eta eguneroko ohitura bilakatzen da.

Gainera, ondorio larriak ekartzen ditu haurren portaeran, hau da, arazo psikologikoak eta soziologikoak. Askotan, haur horiek ikusitakoa berriz errepikatuko dute, bortizkeria hori arrisku bat izanki hoientzat ere. Gaur egun, ohartzen gara gai hori oraindik gordea dela, isiltasunaren menpean egoten da.

Nabaritzen da egoera hori ez dela sobera aldatu urteetan zehar. Neska gazteei ez zaie sobera aipatzen. Nola babestu, nora joan arazo bat edukitzean laguntza psikologiko bat lortzeko. Hala ere, emazteentzako aterpeak geroz eta gehiago badira. Emaztea lagunduz gain, gizona ere lagundu beharko litzateke.

Horrentzat borrokatzen diren elkarteak informazioa egin nahi dute neska gazteak sentsibilizatzeko eta ikasi dezaten ze arrisku den. Psikologo anitzek diote, bortizkeria hau heziketa sistematik heldu dela, hots, txikidanik mutikoak neskak baino azkarragoak direla esaten baitzaie.

Bestalde, ohartzen gara lan munduan emazteek bere tokia egiten dutela, lanbide batzuetan geroz eta gehiago onartuak baitira. Badirudi, mendeetan zehar emazteek eraman duten borroka gizonarekiko berdintasuna lortzeko, bere bidea egiten ari dela emeki–emeki. Lan munduan ere, diskriminazioa jasaiten duenez bere sexuaren arabera tratatua izanki, emazteak berdintasuna eskatzen du, hau da , lan berdinagatik hilabete–sari berdina izatea, lan ordu kopuru berdinak, baita lanbide guziei integratzeko ahalmena ukaitea ere. Lehen gizonek, emazte bati konparatuz, %37 gehiago irabazten zuten lan berdinagatik, baina oraindik ez da irabazia, nahiz eta gaur egun ezberdintasun hori txikituz joan, desberdintasunak hor diraute.

XX. mendean honen kontra emazte asko mugitu zen, berdintasuna lortzeko gisan. Azterketa batzuen ondotik, frogatua izan da Ipar Euskal Herriko emazteek prekarietate handiagoa jasaten dutela gizonekiko.

Horregatik, Emaztearen nazioarteko eguna martxoaren 8a dugu, egun hori sinbolo handi bat da urtero manifestaldiak antolatuak dira emazteak bere ideiak aldarrikatu ditzan.1857. urtean New Yorken emazte batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emazteen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hau erre egin zuten eta bertan zeuden emazteak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emazte sozialistek ospakizun bat egin zuten Women’s Day izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik. 1909–1910. urteetan greba luze bat antolatu zuten emazteak protagonistak izanik.

Bestalde, balore horiek ikuspegi feministatik berrikusiak izan dira, eta horretarako, beste balore batzuk ere jarriko dituzte horien ondoan: errespetua, osasun eskubidea, kultura, politika, gizarteko inplikazioa eta askatasun osoa. Mundu honetan balore horiek ezartzearen ondorio izan beharko lukete BAKEA eta JUSTIZIA.

Oro har, azken belaunaldi honetan emazte izpiritu berri bat dugu gure gizartean. Helburu nagusia gizonarekiko berdintasuna lortzea da. Pentsa dezakegu mentalitate berri hori industrializazio garaian garatu dela emazteak etxetik kanpo lan egiten hasi direlarik. Gaur egun emazteak gizonarekiko ber eskubideak nahi ditu gizarteko arlo guzietan. Emazte belaunaldi berri bat dugu politikan inplikatzen dena eta bere ideologia aldarrikatzen duena.

Feminismo uhain hori herri azpi garatuetan zabalduko ote da?