Euskonews Gaztea
Elkarrizketa: Aitor Riu. (Musikaria): Nire ametsa ez da famatua eta ospetsua izatea, kultura hau aurrera eramatea baino
EGAÑA, Ander HERNANDEZ, Eritz LEKUNBERRI, Imanol
Mutrikuko Institutuko Prentsa tailerreko ikasleak (DBH 4. maila)
Hamahiru urte nituela hasi nintzen poemak idazten, eta orduan erritmoa sartzea probatu nuen; halaxe hasi nintzen.
Zuk bakarrik ikasi al duzu ala norbaiten laguntza izan duzu?
Neuk bakarrik ikasi nuen, baina betidanik izan dut gustukoen dudan MC baten estiloa nire bihotzean; Nach Scracht da bera. Riu Mutrikuko gaztetxean.
Inoiz pentsatu al duzu euskaraz egitea rapa?
Bai, baina nire arazoa betidanik gazteleraz egin dudala izan da.
Zer da estilo honetatik gehien gustatzen zaizuna?
Rapetik gehien gustatzen zaidana, freestyle edo estilo librea delakoa da, hau da, inprobisatzea.
Dagoeneko hiru maketa egin dituzu, eta laugarrena iristear dago. Nolakoa izan da esperientzia?
Oso esperientzia polita izan da, raparekin askatzen baititut barruan ditudan sentimendu guztiak. Eta nire lanari buruz, gero eta gusturago nago.
Badakigu kontzertuak ere eman dituzula, nolakoak izan dira? Jende asko urreratzen al da rap kontzertuetara?
Hori, kontzertuaren kokapenaren araberakoa da. Adibidez, Mutrikun eman nuen kontzertuan, jendeak ez zuen hainbeste estimatu, rockak eta punkak indar gehiago baitute zonalde honetan. Baina Donostian ematen ditugun kontzertuetara jende asko joaten da. Graffitia da Riuren beste afizioetako bat.
Zure laugarren maketak lehengo hiru maketekin desberdintasunik ba al du?
Ba, bai! Laugarren maketa, serioago hartutako lana da. Hirugarren maketa egin ondoren, gauzak beste era batera ikusten dira, gainera, kolaborazio berri batzuk egongo dira. Gutxi gora behera, maiatzerako egongo da.
Euskal Herrian rap lehiaketa asko egoten al dira? Inoiz hartu al duzu parte?
Ez dago lehiaketa askorik egia esan eta daudenak, herri edo hiri mailakoak izaten dira. Ez dago Euskal Herri mailako lehiaketarik.
Rapaz aparte ze beste afizio dituzu?
Graffitia da nire beste afiziotako bat, baina batez ere, saskibaloia da afiziorik handiena eta garrantzitsuena (rapaz gain, noski).
Bukatzeko, zein da zure ametsa hip hoparen mundu honetan?
Nire ametsa ez da famatua eta ospetsua izatea, kultura hau aurrera eramatea baino, generazio berriei laguntzea eta erakustea eta batez ere, jendeari nire mezua transmititzea!
Bakea eta Errespetua! Asier Riu (Mutriku) Hogei urte dituen gazte hau 13 urterekin hasi zen rap musika entzuten. Bere ezizena herensuegea esan nahi du japonieraz. Betidanik atsegin izan du poemak idaztea, eta gutxi gorabehera 16 urte zituela hasi zen rapeatzen. Hasi zenetik, hiru maketa grabatu ditu, eta laugarrena kaleratzear du.