441 Zenbakia 2008-05-23 / 2008-05-30
Otxate Trebiñon dagoen herri utzia da, famatua bihurtu dena bertan egondako gertakizun paranormal batzuen ondorioz. Gaur egun despopulatuta egoteaz gain hondatuta ere badago. Bakarrik San Miguel elizaren dorrea, 2 etxe eta Burgondo ermita mantentzen dira zutik. Otxate 1985. urtean.
Otxate Prudencio Muguruzak herriari buruzko erreportaje bat argitaratu zuenean bihurtu zen famatua. Honek, objektu hegalari ezezagun baten argazkia zeukan, esaten zuenez, Otxate inguruan aterata. Jende askok argazki hori faltsua zela esan arren, Bilboko unibertsitateak ezin izan zuen bere faltsukeria frogatu.
Herriaren historia kontakizunetan oinarritzen da gehien bat. Esaterako, esaten da tifus eta kolera epidemiak egon zirela XIX. mendean eta biztanleria gehiena hil zela. Baina izurrite hauen datak ez datoz bat Araban eta Burgosen jasotakoekin. Azken toki hauetako artxiboetan jartzen du populazioaren zati oso handia hirietara joan zela edo kausa naturalaz hil zela.
Otxateren famaren ondorioz hainbat istorio agertu dira. Horietariko batzuk ikusiko ditugu segidan:
– Uzkianoko biztanle batzuek Antonio Villegas herriko apaiza ikusi zuten 1868an Burgondo ermitarantz joaten tresna batzuen bila. Baina handik aurrera ez zen ezer gehiago jakin hari buruz. Herritarrak saiatu ziren aurkitzen baina ez zuten lortu. Misterioen lehengo biktima izan zen.
– Pertsona batzuek 1947an abisatu zuten argi arraro batzuk ikusi zituztela Otxaten eta tximista batek elizako dorrea jo zuela. Handik egun batzuetara elizako dorrearen ondoan Amabirjinaren aurpegia zuen medailoi bat aurkitu zuten.
– Bestalde, 1970ko abuztuan Fernando Amestoy nekazaria guztiz erreta aurkitu zuten Otxateko bidean. Baina ez gorpuan ezta lurrean ere, ez zegoen substantzia errekorrik eta gainera, ez zen egon ekaitzik. Gau horretan Juan Peché deitutako gizon bat ere desagertu zen herriaren inguruan.
Prudencio Muguruza eta Iker Jimenezen ikerketak gertakizun modernoez hitz egiten dute.
Mikel Colmenero telebista ekoizlea 80ko hamarkadan Otxaten zegoen bere autoaren barnean beste lagun batekin. Bat–batean itzal bat hurbiltzen ikusi zuten. Emakume bat omen zen. Hurbil zegoenean argiak piztu zituzten, han zer zegoen ikusteko eta ez zuten deus ikusi. Biak beldurtuta geratu ziren eta orduan erabaki zuten irratiz hitz egitea hortik beste lagun batzuekin. Hizketa zinta batean grabatu zuten, baina gero entzuterakoan ez zen ezer entzuten, emakume baten ahotsa bakarrik: “ Yo sí que estoy ”. Hitz hauek berak egindako galdera baten erantzuna ziren. Itzala ikustean esan zuen “?Hay alguien ahí?” – Bestalde, 1986an lehenengo aldiz ikusi zen beltzez jantzitako emakume bat elizaren horma zeharkatzen eta desagertzen. Hortik aurrera hainbat alditan ikusi du jendeak. – Eta azkenik 1987an gertakizun hauen ikertzaile bat desagertu zen eta bere ahotsa agertu zen grabaketa batean “ ?Qué hace la puerta aún cerrada?”esaten.
Hainbat gauzen artean, Julio Corral eta Antonio Arroyok idatzitako herri honi buruzko liburu bat argitaratu da, “Otxate. Realidad y leyenda del pueblo maldito ”.