441 Zenbakia 2008-05-23 / 2008-05-30

Euskonews Gaztea

Taldea: Basakatua (Felis sylvestris)

ADEVE

ADEVE

Latinez: Felis sylvestris Gaztelaniaz: Gato salvaje Ingelesez: Wildcat Frantsesez: : Chat sauvage

Deskribapena Argia eta indartsua, etxeko katuaren ahaide hurbila da, baina harengatik bereizten dituen hainbat ezaugarri ditu; esate baterako, tamaina (askozaz handiagoa, 5 eta 8 kilogramo bitarteko pisua baitu). Horrez gain, hankak zabalagoak ditu eta bere buztan lodiak eraztun beltzak ditu eta mazo itxurakoa da amaieran. Gainera, bere ilea luzeagoa da. Azkenik, basakatuaren aurpegia zabala eta karratuagoa da, eta letagin handiak dituen baraila (masailezurra) dauka.

Tamaina Burua eta gorputza: 50-80 cm. Buztana: 28-35 cm. Pisua 4-5 kg.

Biologia Oso gutxi dakigu basakatuaren bizitzaz, bere izaera izuti eta iheskorragatik, zalantzarik gabe. Otsailaren amaiera aldean araldian sartu eta estalketa egiten du. Handik 70 egunetara emeek 120 gramo baino gehiago pisatzen ez duten hiru kume erditzen dituzte. Jaioberriak oso azkar hazten dira eta 10 egun geroago begiak irekitzen dituzte dagoeneko. Orduan, bi hilabetez amarekin ibiltzen dira eta ehiza egiten eta harrapariengandik ihes egiten ikasten dute. Ondoren, ama bere kumeenganako etsai agertzen hasten da, bere lurraldeak eman diezaiokeen janari guztia beretzat behar baitu, negu gorrian bizirik iraun ahal izateko. Horregatik, umeak gordelekutik botatzen ditu. Hamar hilabeteko adina dutenean sexu heldutasunera heltzen dira.

Elikadura Gauez ibiltzen den felido honek bizitza isila eramaten du ehiza lurralde baten barruan; bertan, bere harrapakinak, karraskariak, hegaztiak edo narrastiak ere bilatzen ditu. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.