441 Zenbakia 2008-05-23 / 2008-05-30
Oin dala dexente jaio nintzen Andertxo neukan izena entzun nituen lenengo hitzak euskeraz ziren bai denak. Nire etxean hizkuntz polit hau beti izan dut entzuna euskera izan da nik jaso dudan oparirik ederrena.
Zure ondoan igaro ditut hainbat festa eta farra edozeinekin dibertitzeko ez zara tipo kaxkarra. Zu zeu zaitugu Euskal Herrian gure hizkuntza bakarra ta hau hola izanda guk ez daukagu beste hizkuntzen beharra.
Euskal Herrian bizi garela dugu askotan entzuna eta euskera da gure herria euskal egiten duena. Baina halere gaztelania gehien mintzatzen duguna euskara galtzen uzten badegu galdu degu nortasuna.
Olabideko ikasle danok jo ta ke beti erderaz nola liteke hau gertatzea ikastola ez al gera? Gonbidatzen zaituztet guztiok ahalegin bat egitera saia gaitezen denok batera bultzatzen gure euskera.