444 Zenbakia 2008-06-13 / 2008-06-20
Bertan kanpoko ekintza ugari egiten dira. Adibidez, karting–etara irteera, soka zirkuitua, makillaje ikastaroa, paintball–a... Ekintza prestatu eta jendea bere interesen arabera joaten da apuntatzen, eta noski, erabiltzaileei ez bazaie ona iruditzen, ez da inor joaten.
Gaztelekua proiektuaren barruan jende ugari ari da lanean; lau hezitzaile eta zuzendariaz gain, egunero bi begirale daude bertan. Hor lan egiteko gutxienez begirale titulua behar da eta hortaz aparte edozein diplomatura eduki daiteke. Begirale hauek etorkizunera begira ondo ikusten dute Gaztelekua. Elgoibarrez gain badago beste inguruko herrietan ere Gazteleku ugari: Eibar, Mendaro, Deba...
Gazteentzako gune honetan, arduradunek bertara joaten direnekin erabiltzen duten hizkuntza bakarra euskara da, baina gazteen artean gehien erabiltzen den hizkuntza gaztelania da. Lokal honen barruan ekintza asko egin daitezke: sukaldean aritu, ping–ponga, futbolina,ordenagailuak...
Hainbat anekdota berezi izan dituzte eta beraiek kontatu diguten bat da inaugurazio egunean eman zena da. Egun horretan, jende ugari agertu zen, batez ere janariarengatik eta azkenean ez zegoen denentzako adina jaki.
Azkenik, aipatu guzti horretaz gain, jende asko bota dutela kalera.