444 Zenbakia 2008-06-13 / 2008-06-20

Euskonews Gaztea

Gaiak: Jasone Osororen Jara

AGIRRE, Ainhoa BELZA, Amaia IÑIGUEZ, Ane URAIN, Ane

Elgoibar Ikastola (DBH 3. maila)



Jara Bartzelonan liburuak harrera ona eduki duenez, Jasone Osororekin harremanetan jarri gara. 1971. urtean jaio zen Elgoibarren, Gipuzkoan, abuztuaren 12an. Kazetaritza ikasi zuen Leioan eta gero Bartzelonan izan zen zinerako gidoigintza gradu ostekoa egiten.

Txikitatik hasi zen idazten nahiz eta bere ametsa dantzaria edo abeslaria izatea zen. Bere garaian eskola arteko ipuin lehiaketak izaten ziren eta gogoan dauka nola joaten zen Eibar, Deba eta beste hainbat ikastoletara larunbat goizetan. Denbora bat ematen zieten ipuin bat idazteko.

Aurrerago, institutuan, irakasleek animatuta sarriago hasi zen idazten. Irakurtzea asko gustatzen zitzaion eta ea bera ere idazteko gai ote zen galdetu zion bere buruari. Probatu egin zuen eta gustatu egiten zitzaion. Halako batean, aukera izan zuen bere lehenengo liburua argitaratzeko: Tentazioak.

Baina Jara izan da bere libururik arrakastatsuena. Kontuan izanik gehienetan mutilez osatutako istorioak nagusitzen direla, hasieratik izan zuen garbi protagonista neska izatea nahi zuela eta 11 urtetik aurrerakoei zuzendua zenez, adin horretako nerabe bat sortu zuen, Jara. Izen hau, ekialdeko filosofia baten arabera oreka esan nahi du.

Protagonistak baduela beragandik zerbait, bere lagunengandik, familiakoengandik beste zerbait... baieztatu digu. Jasone Osorok azaldu digunez, irakurleak Jararekin edo bere istorioekin identifikatzen direlako izan du horrenbesteko arrakasta. Azken batean, Jarari gertatzen zaiona edonori gertatu ahal zaio: familian arazoak, lagun arteko liskarrak, lehen musuak, ikasketekin zer egin, abenturak, beldurrak...

Gehien saldu den liburua lehenengo zatia izan da, baina besteak ere bide onetik doaz, azken batean, lehenengoa irakurri duenak bigarrena eta hirugarrena irakurtzeko irrika izaten baitu normalean.

Jasonek, irakurleek nahi badute behintzat, laugarren liburu bat egongo dela aitortu digu.