Euskonews Gaztea
Gaiak: Veolia Ingurumena
Baionako Bernat Etxepare Lizeoa (Batxilergoko 1.go maila)
Enpresa hori multinazional frantses bat da, 270.000 langile enplegatzen ditu 64 herritan. 2005ean Veolia enpresaren afera zenbakia 25,2 mila milioi eurokoa zen. Enpresa Pariseko burtsan eta New Yorkekoan dago. Veoliaren presentzia munduan. Veoliaren afera zenbakitan
Veolia Ura munduko liderra zen uren zerbitzuetan.2005ean, enpresaren afera zenbakia 8,9 mila milioi eurokoa zen eta 71.000 pertsona enplegatzen zituen.
Veolia Garbitasuna, munduko bigarren enpresa da garbitasunaren mailan. Haren afera zenbakia 7,4 mila milioi eurokoa da eta 82.700 pertsona enplegatzen zituen 2006. urtean.
Veolia Energia (Dalkia) enpresak 2006an 6,1 mila milioi euroko afera eta 50.000 langile zituen.
Veolia Garraio enpresaren afera zenbakia 2005an 4,3 mila milioi eurokoa zen eta 72.000 pertsona enplegatzen zituen.
Veolia enpresaren aurkezteko, galdera batzuk pausatu dizkiot Pantxika Biscay idazkariari. Berak, garraioen saileko Eurolines enpresan lan egiten du.
Zer egiten ote du Eurolines enpresak?
Eurolines enpresa Europa osoan hedatuta dagoen eta garraio zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat da, zehazkiago esanda, autobus garraioak eskaintzen ditu.
Garraio horiek non egiten ote dira?
Autobus garraioak Moskutik edo San Petersburgotik Lisboaraino egiten dira.
Mundu osoan dagoen enpresa batean lan egiteak ze abantaila ditu?
Herri askorekin harremanak badira , Frantzian gertatzen denaz arduratzen naiz, baina garraioak Europa guztian egiten ditugunez Espainia, Portugal, Austria, Polonia eta Errusia bezalako herri batzuekin lan egiten dut frantses eta gaztelera hizkuntzetan. Hori parada handi bat da.
Zer material erabiltzen duzue beste herrialdeekin komunikatzeko?
Gehienik posta elektronikoa eta telefonoa erabili arren, faxa eta posta arrunta ere erabiltzen dugu maiz.
Bainan horrelako enpresak desabantailaren batzuk izango ditu.
Egia da informazioen bila nagoenean, tarifak jakiteko adibidez, informazioa jende askori galdetu behar diodala eta batzuetan astuna izaten da. Jendea askotan presatua edo haserre da telefonoan eta hori ez da atsegina. Horrez gain, ordenagailuak ez dira beti martxan.
Askotan enpresa handiak deslokalizatzen dira, hori ikusi ahal izan duzu?
Bai. Bada bost urte, Donibane Lohizunen zen Eurolinesek erositako Intercar enpresan 14 langile ginen;orain soilik bi gelditzen gara. Hiru erretretara joan dira, bik haien kontratuaren bukaera ikusi dute eta beste zazpiak kanporatuak izan dira.
Konkretuki zer lan egiten duzu?
Erreserbak egiten ditut, tarifak ematen, publizitate txostenak egiten ditut eta baita enpresaren kontuak ere.
Zer pentsatzen duzu zure lanbideaz?
Interesgarria iduritzen zait nahiz eta askotan pisutsua egiten zaidan eta urduri ematen naizen.
Milesker aunitz zure denbora uzteagatik.
Milesker zuri!