Euskonews Gaztea
Gaiak: Sokoa, aulki enpresa
Baionako Bernat Etxepare Lizeoa (Batxilergoko 1.go maila)
Sokoa, Hendaian kokatzen den enpresa bat da, non aulkiak egiten dituzten. Enpresa hau 1971ean sortua izan zen, duela 37 urte. Hala ere, 1989tik hiru aldiz handitua izan da. Enpresan 690 akziodun daude. Bertan urtebete baino gehiago daramaten langile guztiak akziodun egiten dira, eta, guztira, kapitalaren %35 haiei dagokie. Guk Issac Kortabitarterekin hitz egin dugu. Sokoan egiten diren aulkietako batzuk.
Zergatik erabaki duzue Hendaian eraikitzea enpresa hau?
Ez da erabaki zuzen bat izan toki bat bilatzen genuen eta hau eman digute. Ongi etortzen dela argi dago. Batetik mugaren ondoan delako beraz esportazioa egiteko erraztasun gehiago daude eta horrela esportazioa anitza da. Ez bakarrik Frantzia eta Espainiaren artean baita mundu osora hedatzea lortu dugulako ere. Hau da, saltze guzien %30a lurraldetik kanpo saldua da. Kanpoko merkatu desberdin horietara heltzeko, herrien arabera, inportatzaile espezifikatuen bidez egiten da, edo katalogoen bitartez edo tokiko produktuekin batean salduz.
Zenbat etekin ateratzen duzue gutxi gora behera urtean zehar?
Desberdina da urtearen arabera, batzuetan besteetan baino gutxiago edo gehiago. Baina gutxi gora behera 6 milioi euro. Hori eskaeraren araberakoa da. Urte batzuetan eskaera gehiago ditugu besteetan baino eta beraz gure etekina aldakorra da. Eta horregatik urtean zehar eskaera gutxirengatik etxean gelditu behar gara egun batzuetan eta beraz gure lansariak ere apaltzen dira. Honek arazo batzuk ekartzen ditu, baina aldatu ezin direnak.
Zein material erabiltzen duzue ekoizteko?
Lan motaren araberakoa da, gurea kate lana delako. Beraz, tapizerian, egurra, aparra,oihala eta plastikoa erabiltzen da. Aldiz, muntaian, kola pieza guztiak lotzeko, bereziki plastikozko hankak kolatzeko. Sokoara heltzeko bidea. Handitzeko, sakatu irudian.
Zein da zuen helburua?
Gure helbururik handiena enpresa guzietan bezala, etekinak ateratzea da. Baita bere garapena suspertzea ekonomia mailan ere, batzuetan lortu ez arren.
Zenbat langile zarete Sokoan?
Orotara 245 langile gara baina lan ezberdinak egiten ditugu. Batzuk espedizioan (materiala ikustera doazenak), beste batzuk tapizerian (zangorik gabeko jarlekua paketatzea aparra sartu ondoren, eta gero bizkarrekoari berdina egiten dutenak), muntaian (jarlekua,bizkarrekoa eta zangoak lotzen dituztenak) eta besteak kargan (esportatzeko kamioan sartzen dituztenak) lan egiten dute.
Eta zuk zertan lan egiten duzu?
Nik tapizerian lan egiten dut lan.
Langileek ba al dute erantzukizunik enpresan?
Bai, badugu erantzukizuna. Gure iritziak pasarazten ahal ditugu delegatuen bidez, honek beste delegatuekin hitz egin eta gero nagusiarekin hitz egiten du gure ideiak pasarazteko. Horren ondorioz, ikusten dugu ea kontutan hartu duten esandakoa edo ez eta ez bagaituzte kontutan hartzen, grebak egiten ditugu.
Noiz bilakatzen dira langileak akziodun?
Lanean agentzia baten bidez sartzen dira eta CDI kontratua ematen dizutelarik, orduan bilakatzen zara akziodun. Hau da, gutxi gorabehera urte baten buruan. Orduan langile guziak bilakatzen dira akziodun, hori da kooperatiba baten helburutariko bat.
Zein kalifikazio behar da bertan lan egiteko?
Ez da kalifikazio berezirik behar, salbu nagusi eta exekutiboentzat. Baina espedizioan, tapizerian, muntaian edo kargan lan egiteko ez da kalifikazio berezirik behar. Sokoa 37 urte dituen enpresa, unibertsalki ezagutua den enpresa bat dela esan dezakegu, bere esportazioak mundu osoan zehar irekitzen direlako. Meritu asko duen enpresa da, bere langile guztiak akziodun direlako, nagusiak langileen iritziak kontutan hartzen dituelako eta abar.