421 Zenbakia 2007-12-21 / 2008-01-04

Euskonews Gaztea

Taldea: Lugartza

ADEVE

ADEVE

Ezaugarriak

Lugartzak oso hazia, zapala eta hortz gogorrez hornituta duen lehen hanka parea erabiliz, lurra indusi eta metro bateko sakonera izan dezaketen zuloak egiten ditu.

Tamaina

3–5 zentimetro luze da.

Biologia

Ortopteroek sexu bereiziak dituzte. Emearen ugalketa–aparatuak bi obario ditu eta arrarenak bi testikulu. Akoplamenduan arrak zuzenean sartzen ditu espermatozoideak emearen bide genitaletan eta bigarrenak arrautza handi eta luzeak jartzen ditu zoruan. Larbak jaiotzeko koriona puskatzen dute eta jaiotzen diren unean, indibiduo helduen itxura dute.

Elikadura

Intsektu larbak eta zizareak jaten dituenez, onuragarritzat har genezake baldin eta lurreko zuloak irekitzerakoan patata, tipula (hemendik datorkio bere izen arrunta, tipuletako luhartza alegia), barazki eta bestelakoen erroak apurtu eta erraboilak ere zulatuko ez balitu.

Habitata

Lugartzak berak zulaturiko lurrazpiko galerietan bizi da NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.