Euskonews Gaztea
Taldea: Uda Zertzeta
Ezaugarriak
Arra nahastezina da eta bere lumajean buru eta lepo marroia nabarmentzen dira; baita bekain zuria ere. Luma eskapular deigarriak ditu eta askotan kolore griseko saihetsetan zertxobait zintzilik izaten ditu. Emea kolorez nabarra da, baina sabelaldea, eztarria eta aurpegia argiagoak ditu eta begiaren atzean zerrenda ilunagoa. Ezaugarri horri esker, Zertzeta arrunta emearengandik bereiz daiteke.
Tamaina
Luzera: 38 cm. Hego luzera: 63 cm..
Biologia
Ur gezako hezeguneetan habia egiten du, baina oso sakonera txikiko masak ditu gogokoenak. Neguan zona gazikarak erabiltzen ditu.Paduretan ehiztarientzat oso hegazti estimatua da ahate txiki hau. Martxo eta apirileko zeruetan sarritan aurkitzen ditugu bere hegalera azkarra eta eboluzio ikusgarriak eginez, Europako umatze-tokietara abiatzeko prestatzen ari direnean. Zenbait bikote, hala ere, noizbehinka umatzen da Espainiako Hegoaldean. Jarduera gautarra agertzen du, eta egunean zehar ikuspen handiko leku babestuetan atsedena hartzen eta lumak apaintzen aritzen da. Batzuetan anatidoak harraparien harrapakin izaten dira.
Elikadura
Paduretan aurkitzen dituzten puja eta ur-landarez elikatzen dira; halaber, kakalardo eta soinberaz.
Habitata
Iberiar Penintsulan udaberriko igaroaldien barruan ageri izaten da gehien bat (Otsaila-Apirila) eta baita udagoienetakoetan ere (Abuztua-Urria). Oso noizean behineko negutarrak. Fdz de Montoyak Arabako aintziretan martxoa eta apirila alderantz gutxi batzuk ikusiak izana aitatzen du. Berreskuratu egiten dira baten batzuk Iparraldeko euskal itsasaldean eta Gipuzkoakoan, nahiz eta espezie bitxia izan. Neguan, euskal kostaldera datorrenean, ingurune hezeak, padurak eta ureztatutako zelaiak gogoko ditu. Europako populazioek negu-pasa Saharatik hegoaldeko zerrendan egiten dute. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.