421 Zenbakia 2007-12-21 / 2008-01-04

Euskonews Gaztea

Gaiak: Surf-gunea Miarritzen

AGUERRE, Eztitxu

Bernat Etxepare Lizeoa (Baiona)



Surf gunea laster irekiko zaigu Miarritzen, itsasoari osoki zuzendua den museo berria. Eraikuntza hau ez da arrazoirik gabe Miarritzen aurkituko; kirol honen etorreratik, 50. hamarkadatik, jendea markatu du nahi eta nahi ez eta berrikuntza oraindik denen buruetan da. Surfa Miarritzeren historian idatzia da duela 57 urte, eta betirako geratu da. Argazkia: Artzai Gomez. Surfa Euskal Herrian

Surfa 1957an etorri zen lehen aldiko euskal kostaldeetara. Miarritzeko Villa Belzaren ondoko hondartzetan jendea ikusten ahal zen uhinen gainetik lerraka. Surflariz betetako Combi Volswagenak gero eta gehiago ziren bideetan 60 eta 70 hamarkaden artean, eta 80 hamarkada itxaron beharko da zinezko bihurgune bat ikusteko: surfa masen kirola bilakatu zen eta orduan.

Lehen lehiaketa lokalek milaka pertsona bildu zituzten. Hortik landa, surf eskolak toki askotan hasi ziren sortzen, surf maila gero eta hobeagoa izanki. Gaur egun surflari euskaldunak mundu mailan ezagunak dira, eta baita gure uhin ospetsuak ere! Surf gunea

Miarritze eta itsasoa betidanik lotuak dira. Balearen arrantza eta itsas bainuak eta gero, gaurko egunean surfak eguneroko bizian du parte hartzen. Surf gunea Miarritzen eraikia izanen da, Ilbarritz auzoan, RN10 bidea eta itsasoaren artean. Museoak itsasoaren jarduera kontatuko digu eta baita bere parte hartzea bizi sozialean ere, itsasoaren ezagutza eta errespetuari irekirik. Horrez gain, guneak zientziari ere eginen dio toki bat, fenomeno fisikoei eta meteorologikoei garrantzi berezia emanez. Argazkia: Steven Holl Architects Zer aurkituko dugu han?

Hiru espazio hiru gairen inguruan.

Museo gunea, erakusketa iraunkorra surfari buruz, aurkezpen aitzinatu eta modernoekin, baita ozeanoari eta bere berezitasunei eskainiriko gunea ere. Bestalde, ingurumen ozeanikoaren babestearen helburuak esplikatuak izanen zaizkigu gune honetan.

Joko gunea, haurrei zuzendutakoa, irudia eta lerra kirolen inguruan, gune ludikoa...

Ostatu bat, harrera leku bat: bakoitzak informazioa jasotzen ahalko du bidai bat antolatzeko, kirol emaitzak ezagutzeko, eguraldia, webcam etab... Arkitektura

Proiektu berritzaile hau batuko duen eraikina lehiaketa bidez hautatu da eta 77 izan dira haien burua aurkeztu dutenak. Herriko etxeak bost hautatu ditu haien proiektua erakuts dezaten. Mundu osoan ezagunak diren arkitektoak ziren gainera! Proiektu bat eta maketa bat behar izan dute aurkeztu ekainean. Arkitektoek 3200m2 ko eraikuntza bat gauzatu dute. Steven Hollek du irabazi. Hauek dira finalera iritsi diren profesionalak: Steven Holl amerikarra. Los Angeleseko Museum of Natural History proiektua adibidez. Bernard Tschumi Suiziarra. Grezia kultura ministeritzaren proiektuaren egile. Enric Miralles Bartzelonakoa, Hamburgeko musika eskola egin duena. Jean Michel Wilmotte frantsesa, Bordaleko kongresu gunearen sortzailea. Brochet – Lajus – Puyo taldea.

Bukatzeko erran dezakegu surf gunearen proiektua berrikuntza bat dela informazio mailan beste nehon ez delako halakorik atzematen. Bestalde, Miarritzeren ekonomiaren oinarri berri bat bilaka daiteke. Momentu goxo baten pasatzeko toki on bat izanen dugu surf gunea, hainbeste pazientzia eta lana ondotik eraikitako murruzko uhin ikaragarri hori.