Euskonews Gaztea
Gaiak: Donibane Garaziko Zitadela
Bernat Etxepare Lizeoa (Baiona)
Donibane Garazi, Behe Nafarroako hiriburua da, Pirinioetako pasaia inportanteenetariko bat. Zitadela XII. mendean eraikia izan zen, Nafarroako azken erregearen menpean. Horren helburua, etsaiez babestea zen, baita Orreaga eta Bentarteko bidea segurtatzea.
Gotorlekua egin baino lehen, bazegoen gaztelu bat, Nafarroako erregearena zena. Ondotik, suntsitua izan da eta orain arte zitadelari tokia utzia izan da. Gaur egun, eraikuntza arraniatu dute baita arraberritu ere. Adibide on bat da, defentsa militarra batentzat. Vaubanek ditu eraikuntza babesak asmatu, hala nola zubiak, murru handiak babesteko...Beste proiektu batzuk gogoan ditu, baina ez ditu eginen.
Gertakari anitz eman dira, lehenik gerlako erlijioak izan direlarik; zitadelatik bonbak igortzen ziren. Horregatik, eraikuntza arraberritua izan da eta Vaubanek du hori berriz hartu.
Lehen munduko gerlan (1914–1918), alemaniar asko espetxeratuak izan ziren gotorleku horretan, baita frantsesa batzuk zigortuak ere. Gero, gune honetan 500 euskaldun ziren errefuxiatu 1936tik 1939 urtera arte.
Zitadelatik Garaziko hiria ikusten dugu, eta gaur egun Zitadelaren parte bat okupatua da irakaskuntzan, kolegio bat egina izan baita. Zati bat itxia izan da, lur zubi anitz badirelako hiriaren azpira joateko, publikoari itxia izan zaio. Bestalde, beste zati bat, turismoari irekia da, bisitatzen ahal da eta oso interesgarria da Donibane Garaziko eta oro har, Euskal Herriko historiaren zatitxo bat ikasteko.