397 Zenbakia 2007-06-01 / 2007-06-08

Euskonews Gaztea

Gaiak: Urduñako Arazoak

MENOYO, Aitor MUÑOZ, Soraia VILLANUEVA, Naiara

DBH 4.mailako ikasleak



Denok dakigunez, hiri txiki eta biztanle gutxikoa da gurea. Segidan, Urduñako arazoei buruz hitz egingo dugu. Erreken kutsadura

Urduñako ibaiek kutsadura handia dute. Biztanleri kopurua lehen esan dugun bezala oso txikia da, baina kutsadura handia sortarazten du. Honen arrazoi bat lantegiek botatzen duten produktu kimikoak dira, baina ez hori bakarrik, hiritarrek sortzen duten kutsadura guztia estoldetatik ateratzen da La Mueran, jende gutxi pasatzen den lekuan. Honek, kasu batzuetan hiri honetan natura oso gutxi zaintzen dela erakusten du. Usoak / zikoinak

Beste arazo bat usoak eta zikoinak dira. Denok dakigunez, Urduñan uso asko daude. Politak dira, baina arazoak sortzen dituzte. Adibidez, teilatuetan kaka egiten dutenean teilatua jaten dute; haien kaka azidoa denez teilak behin eta berriz aldatu behar dira.

Zikoinek eraikuntzen gainean haien habiak jartzen dituzte, eta pisu handia dutenez gero, batzuetan harriak edo adarrak jausten dira kalera. Horregatik usoak sare batekin hartzen dituzte eta hiltzen dituzte. Gaztetxea

Gazteei dagokienez, Urduñan arazo larri bat dago, alkateak gaztetxe bat jarri nahi ez duelako. Gazte lokal horretan, gazteek musika jo lezakete, kontzertuak egin eta bertan gazte guztiak egon litezke. Lehen bazegoen bat baina eztabaida asko eta asko izan eta gero, bota egin zuten eta orain gazteek ez dute non egon. Garraiobideak

Biztanle gutxiko hiria da aipatu dugun bezala eta garraiobide zerbitzua ez dago oso garatuta. Autobusak, trenak eta errepideak ditu. Errepidea fidagarria den garraiobide bakarra da, autobus gutxi eta tren gutxi etortzen baitira gurera. Autobusen kasuan hiru orduro autobus bat dago eta trenen kasuan bat orduko. Beraz, esan daiteke ez dela oso komunikatuta dagoen hiria. Salmonela bainuetxean

Aipatuko dugun azken puntua, bainuetxea da. Bainuetxe honek garrantzia handia eman zion hiriari, baina bezero batzuek salmonela hartu zutenean eta komunikabideetan atera zenean guztia edo ia guztia galdu zuen. Gaur egun, ordea, berriz martxan hasi da eta jende ugari dator bertara atseden hartzera.