Euskonews Gaztea
Gaiak: Nazioarteko Graffiti Hiriak
MAILLE, Mikel BORTAYROU DAGUERRE, Kilmen NOYER-LUCOT, Lucile
Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak
Gizakiak, sortu denetik kasik bere inguruko murruak marraztu eta tindatu ditu. Duela ia 40 urte, mugimendu berri bat sortu zen, New Yorkeko graffitia, gaur egun munduan zehar hedatu eta inposatu dena. Estilo horretan azpi talde ezberdinak aurki daitezke eta herri edo hirien arabera tindaketa mota ugari zabaldu eta garatu dira. T-Kiden graff bat.
Graffiti kulturak, bere kode propioak baditu. Gaur egun gehienbat ikusten den graffitia New Yorketik etorritakoa da. Horretan, tindalari bakoitzak ezizen bat badu eta izen hori ahal bezainbat lekutan idaztea entseatuko da, toki ahal bezain ikusgarri edo ukiezinak hautatuz beste tindalarien ezagutza egiteko. Batzuetan artistak taldeetan biltzen dira beren talde izena errazkiago eta fiteago hedatzeko murruetan zehar. Horrela talde batzuek kideak dituzte mundu osoan zehar eta oso ezagunak bilakatu dira graffiti inguruan (156 taldea adibidez). Taldeek ere obra handien egitea posible bilakarazten dute.
Graffiti newyorkarrean hastapeneko idazkera sinpleak azpi-estilo ezberdinetan banandu dira. Bere izenak dion bezala New Yorken sortu zen 1980 urteetan. Hastapenean, pertsona batzuek beren “bandaren” edo lagun taldearen izena zabaldu nahi zuten eta horrela hasi ziren hitzak murruen gainean idazten. Pixkanaka horren hedatzeagatik, eta taldeen emendatzearengatik, beti besteetaz ezberdintzeko helburuarekin estetismoaren arrangura sortu zen. Laster azpitalde ezberdinak agertu ziren obra horietan:
Tag- a, horrek erran nahi baitu artistaren izenaren marrazkia, bere izenpedura. Gehien hedatutakoa da, ilegalki egina baita, edonon eta idazkera sinpletik kaligrafiazko lan konplikatura joan daiteke.
Graff-a. Obra askozez ere garrantzitsuagoa da; kasu horretan letrak handiagoak, lodiagoak eta landuagoak dira estiloaren arabera. “Blokeetan”, hizkiak karratu eta lodiak dira, usu kolore bakarrekoak. “Wild style”ean, aldiz, arte lan askoz ederragoak dira, kolore askorekin eginak, denbora asko eta tindaketa tekniken menperatze handia eskatzen dute.
Bestalde, artista batzuek gehienbat pertsonaiak edo beste marrazkiak egiten dituzte letrak erabili gabe. Horrela, tindalari askok tindaketa handi batean estiloak nahasten ahal dituzte, hitzak, pertsonaiak eta paisaiak. Kasu horretan eszenak aipatzen dira eta baimendutako murruetan eginak dira.
Beste tindalari batzu pochoir delakoak egiten dituzte. Hastapenean marrazki bat kartoi edo plastiko baten gainean marrazten dute, hori moztuz manera berezi batez eta ondotik karrikan nahi bezainbat tindatzen ahal dute. Teknika hori asko baliatua izan da eta baliatzen da mezuak pasarazteko, esaldiak paretetan idatziz. Baina artista batzuek egiazko obrak egiten dituzte eta graffitiaz oso hurbil den aktibitate bezala kontsideratua da.
Munduan hedatu eta graffitia ezberdintzen hasi da lekuen arabera. Gaur egun hiri batzuetan tindaketa eszena oso garrantzitsuak atsemaiten dira. New York
New York, HipHop kulturaren eta ber denboran graffitiaren sort-hiria da. Arte mugimendu honen sortzea aski harrigarria izan da, bapatean, metroak marrazkiz beteak agertu ziren: Taki 183, Tracy 168, Stay High 149 (...) bezela. Baina hastapenean agertzen zirenak ez ziren graffitiak, baizik eta tag-ak. Urteekin, tag haiek landu dira eta hizki erraldoien forma hartu zuten. Ber denboran, haien helburua aldatu zen. Lehendabizi identitatearen hedatzea zen inportanteena, baina urteekin, alde artistikoak garrantzia hartu zuen eta edertasuna bilakatu da helburu nagusia. Biziki fite estilo ezberdinak sortzen dira baita tindatzile taldeak ere. Taldearen kideek ber izena hartzen dute eta beste taldeekin konkurrentzian sartzen dira. Adibidez, Soul Artists (SA) eta The Crazy Artists (TCA) taldeak.
1970 urteetan, graffitiaren kultura blokatua zen, ez zen gehiago aldatzen. Hamarkada horren amaieran, New York-eko graffitia arras zailtasunetan zen, metroak biziki zainduak baitziren. Orduan artea hedatzen da hiriaren auzo pobreen murruetan, ondotik Estatu Batuen beste hiri batzuetan, bereziki, Los Angeles, Chicago, Philadelphia eta Washingtonen, eta, azkenik, Europa, Paris, Londres, Berlin, Amsterdan eta Bartzelonan bereziki.
Garai honetan New York-en artea seroski hasten da graffitiari interesatzen eta honen ondorioz Lee Quinones, Futura 2000 eta Fab Five Freddy bezalako graffiti artistek haien obrak aurkezten dituzte New York-eko erakustoki ezagunetan. Azkenik, hiriaren artista klasiko batzuk lanean haste dira graffitia egiten duten batzuekin. Adibidez, Jenny Holzer eta Lady Pink. Paris
Parisen aurkitzen ziren lehen graffitiak beste mota batekoak ziren, 1968-eko maiatzaren gazte iraultzaren denboran. Mezu politikoak agertzen dira, poesia eta arte maila on batekin idatzia, filosofia, artea, literatura edo beste mota bateko ikasketak egiten dituzten gazteek zituztelako egiten. Adibidez, désobéir d'abord: alors écrit sur les murs (Loi du 10 Mai 1968) eta j'aime pas écrire sur les murs.
Berantago, 1970 urteetan Frantses bat arte berri honetaz inspiratu zen: afitxa marraztu batzu kolatzen zituen etxe abandonatuetan; marrazkiek toki haietan bizi ziren jendeak erakusten ditu egiazko tamainan.
Urte batzuk berantago, blek le rat bezelakoak hedatzen dira hiriburuan pochoiren teknika erabiliz. Bestalde, Jérôme Mesnager bezalako artista batzuk pintura erabiltzen dute pochoir-rik gabe. Artista honek gizon xuriak pintatu zituen Seine-aren ondoan korrikan.
1982-1983 urteetan, New York-eko graffitia Parisen hedatzen da: Bando, Blitz, Lokiss, Scipion, Skki, Saho (...) bezelako artistak sortzen dira mugimendu hori segituz. Arte ilegal hau egiten da Seine-aren alboetan, Louvre-eko murruetan, Georges Pompidou zentroan, Stalingrad eta La Chapelle terrenuetan eta emeki banlieu/cités-etan hedatzen da.
Gaur egun, graffitiak egiten dituzten artista ezagunak frantses hiriburura etortzen dira, hala nola, Shoe, Mode 2, Jonone, Futura 2000, T-kid, A-one... Berlineko murrua. Berlin
1961-ean Berlineko murrua eraikia izan zen. Honek sinbolikoki, baita fisikoki, Europa, Alemania eta Berlin bitan zatitzen ditu Gerla Hotzaren garaian. Ekialdean, Alemaniarrak sistema gogor baten pean bizi dira eta ez dute murruaz gertu izaiteko deretxorik. Mendebaldean aldiz, Alemania Federalean, biztanleak etortzen ahal dira murruaren marraztera libroki. Honek du bultzatu graffitia Berlinen, jende ugarik haien mezuak agertaraztean murru famatu honetan. 1989eko, murruaren haustea ez da izan Berlindar graffitiaren amaiera, arte hau oso hedatu eta garatu da graffitia hiriburuan. Gaur egun graffiti eszena inportanteak dira kokatzen Berlinen. Bartzelona
Espainian HipHop delako kultura berantago garatu da Europaren beste estatuei konparatuz. Baina egun arras garatua da, bereziki Bartzelonan. Horren ondorioz, graffiti ugari aurkitzen ahal dira hiriaren murruetan, gai ezberdinak nahasten dituztenak, hala nola soziala, politika, edertasuna eta HipHop kultura. Adibidez, El Pez Bartzelonako murruetako pertsonai garrantzitsu bat da.