Euskonews Gaztea
Gaiak: Euskal Rockaren Historia
Baionako BERNAT ETXEPARE Lizeoa
Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak
Duela ez gutti ikusi dugu iparraldean musika mota ezberdin bat hedatu dela: rocka. Musika hori gazteeri zuzendua da gehien bat orokorki, Miarritzeko ingeles rocketik Errobi taldeko rocka arte garatu da. Lehenik historia ikusiko dugu, bereziki garapena 70-eko hamarkada eta gero, ondotik instrumentu ezberdinak ikusiko ditugu eta segidan baserritar hiritar rock. Bukatzeko rock taldeen aurkezpena. Euskal rock-aren historia Errobi taldea hastapenean.
Ipar Euskal Herrian rocka aski berant etorri da, eta euskal rock kontzertuak ondo berantago, orokorki ingelesek dute rock hori sortu eta surfarengandik bereziki. Rock musika Euskal Herrian inposatu da hiritar musika bat bezala hastapenean. Erraten ahal dugu beraz Miarritzeko surflariak dutela rock fenomenoa hedatu Euskal Herrian sartuz: musika ingeles rocka zuten eredu bezala 1970 inguru. Ingeles influentza hori euskal rockerako garrantzitsua izanen da, bereziki lehen euskal rock uhinarentzat.
Surfa eta rockaren harremanaren ondorioz Miarritze Euskal kostaldeko hiri errespetatuena izanen da musika horren begira. Adibidez Tendances Caligula, Doors ingles taldea zuten kopiatzen. Euskal herriko lehen rock festibala 1982an izan zen, Makean “minuit 15” elkarteak antolatuak rocka hedatzeko.
Egun aldiz elkarte hori, nahiz eta ono bizi izan, ez du gehiago kontzerturik egiten, rock kontzertu bat zaila delako egitea. Existitzen da Euskal musikaren kontzertuak baina ez rockarenak bakarrik, egun diren taldeak euskaraz kantatzen dutelako edo abertzaleak direlako. Ondorioz lehen rock taldeak ingelesez izanik, euskaldunak haien hizkuntzan nahi zuten, hortik Errobi, Zaldi Bobo, etab... taldeak sortu dira euskal hizkuntzaren alde. Euskal rockaren instrumentu ezberdinak.
Ipar euskal herriko Rock-aren ezaugarri nagusienetariko bat instrumentuen erabilpena da. Egia da, instrumenturik gabe, rockik ez dela.
Hiri bakoitzak bere instrumentu garbiak ditu. Instrumenturik bitxiena duten tokiak Latinoamerika eta Afrika dira. Hauek erabiltzen dute besteak beste :
– “Balaphond” : instrumentu honetan lerrokatuak dira tamaina eta lodiera ezberdinetako egur puxkak. Makil berezi batzuen bidez, egurretan jotzerakoan, soinu ezberdinak sortzen dira. – Beste batetan, makilak zintzilik ezarriak dira eta bakoitza jotzerakoan soinu berri bat sortzen da. – Afrikan beste instrumentu ezagun bat hau da : Makil batzu elgar kontra ezarriak dira, eta elgar zorrokatzean soinua eragiten du. Instrumentu hori baliatua da beste musikei laguntza emateko. Hala ere instrumentu hauek, batzutan, hedatuak dira mundu osoan. Adibidez, Tuba, Amerika latinoan sortua aunitz erabilia da Europan.
Interesa gaitezen Ipar Euskal Herriko rock musikari. Eskualde honetan, erabiliak diren derrigorrezko instrumentuak hauek dira : “Basse”-a, gitarra eta bateria. Baina talde batean usu gehitua da kantaria. Azken horren hautatzeko zailtasun aunitz taldearen bilakaera oztopatzen dute : hasteko, rock-a abestea ez da errexa botz haundi bat galdegiten duelako. Gero, rock abeslariarentzat zaila da kantuen erritmoa segitzea. Instrumentu berrien sartzea mugatua da ere, hauen ikastaroak arraroak direlako eta diru aunitz galdegiten dutelako.
Hala ere, talde batzuek, euskal instrumentu batzu gehituak izan dira. Hala nola, txalaparta, gaita edo txilula. Instrumentu hauen erabilerak bi helburu berezi ditu : - Euskal rocka beste taldeengandik espezifikatzeko helburua. - Euskararen egoera hobetzeko helburua. Ondoriozta genezake, bi helburu hauek ikusi eta, euskal rock-aren instrumentuek sentimendu aunitz zabaltzen dituztela. Baserritar eta hiritar rock-a
Iparraldeko euskal rocka bi multzotan ezberdindua da. Bi multzoak, hauek dira: baserritar eta hiritar rocka.
Rocka hirian soilik erabiltzeko garaia bukatu da: Donibane Garazin izan ziren barnealdeko lehen rock taldearen sortzaileak, baserritar rocka lehenaldikotz agertaraziz. Hau da, RPR (Rock Punk Rural). Horren funtzioa, ez da musika berezi bat baliatzea edo mezu politikari berezi batzu, baizik eta erakustea herri ttipi batzuetan ere badela rock aztarnak. Bardosen “Agressive Agricultors” sortu zen populua dibertitzeko. Bestalde, rockaren hedapenak ahalbideratu du, esaterako, hiritarren eta baserritarren imajinazioaren mugen murriztea. Aldiz, konkurrentzia sortzen da baserritarren eta hiritarren artean, hegoaldeko eta iparraldeko rock-aren bereizketa bezala. Ondorioa
Erraten ahal dugu, nahiz eta Ipar Euskal Herriko rockak urte batzu dituela baizik, ainitz garatu da: talde asko sortu dira azken urte hauetan eta musika hori gero eta gehiago entzuna da. Horrez gain geroz eta gehiago irekitzen da adina guztieri, erran nahi baita gazteak (nahiz eta usutan rock mota ezberdin bat entzun ) baita ere zaharragoak hasten direla rocka entzuten.