382 Zenbakia 2007-02-16 / 2007-02-23

Gaiak

Hiri saihesbideen plana

GIPUZKOAKO BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA

18 saihesbide, gure hurbileko loturak hobetzeko

18konponbide, gipuzkoarrok ongi ezagutzen ditugun beste horrenbeste trafiko korapilo askatzeko. Arrasaten, Donostian, Pasaian, Zumarragan, Zaldibian, Zumaian... badute korapilo horien berri. Laster, konponbidea ikusiko dute. Beste horrenbeste, Zarautzen, Azpeitian, Amezketan, Urretxun, Errenterian, Elgetan, Oñatin, Astigarragan, Urnietan, Andoainen, Hondarribian... 18 konponbide, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik Gipuzkoa hirian barne komunikazioa hobetzeko. Gipuzkoako saihesbideen plana (2003-07) 425.000 gipuzkoarrek aterako diote onura zuzena Gipuzkoako saihesbideen planari

Saihesbideak egiteko plana abiatu du Gipuzkoako Aldundiak agintaldi honetan; 18 herritan eragingo du, eta 425.000 gipuzkoarrek izango dute planaren onura. Trafikora zabalik dira, dagoeneko, Elgetakoa, Zubillagakoa (Oñatin) eta Hondarribikoa (lehen fasean), eta lanean ari gara Loiolan eta Martutenen (Donostian), Astigarragan, Pasaian, Amezketan eta Zaldibian. Pasaden urtean hasi ziren saihesbidea egiteko obrak Zumaian, Hondarribian (bigarren fasea), Urnietan, Andoainen, Errenterian (Zentolenen), Azpeitian (Landetan) eta Zumarraga-Urretxun. Eta aurten hasiko dira obrak Eibarren, Arrasaten, Zarautzen... Plan handia da, 400 milioi euroko inbertsioa duena, Gipuzkoako 18 herritan barne trafikoaren arazoak konpontzeko bidea. Pasaiako saihesbidea Aldez aurreko urratsa N-1 boulevard bihurtzeko Pasai Antxon

Pasaitar guztientzat aldakuntza sakona ekarriko du. Pasaiako saihesbidea irekitzen denean, 2007an, milaka ibilgailu eramango ditu A-8 autobidera eta, horrela, N-1 “boulevard” modukoa bihurtuko da Pasai Antxoko zatian. Lanak 2005ean hasi zirelarik, lehen-lehenik Pasaia eta Errenteria bitarteko oinezkoentzako pasabidea berregiteari ekin diogu, N-1 errepidearen ondotik, Kaputxinoen aldean. Pasaiako saihesbideak 24 milioi euroko aurrekontua du eta 16 hilabetetan amaitzekoa da. Proiektuaren barnean dira, besteak beste, lotune bat egitea Berauneko auzoan; beste lotune bat Molinaon; tunel bat Molinaoko lotunea eta Errenteriako saihesbidea lotzeko; eta saihesbideak trenbidearen trazaketa lur azpitik gurutzatzea. Hondarribiko saihesbidea (2. fasea) Biribilgune batetik bestera

Maiatzan hasi ziren Hondarribiko saihesbidea burutzeko obrak. Lanen esleipena egina da, eta 2007rako irekiko da 1,4 km-ko bide zatia, Santa Engraziko biribilgunea (2003an irekitako saihesbide zatiaren amaiera) lotuko duena Baserritarren etorbidean (Gabriel Aresti eta Pedro Mourlane kaleen bidegurutzean) egingo den biribilgune berri batekin. Guztira, aurrekontua 4,8 milioi eurokoa da. Errenteriako (Zentolen) saihesbidea Zentolengo hilerritik pasatu behar ez izateko

Saihesbideari esker, GI-3672 errepidean dabilen trafikoa kenduko da Errenteriako Zentolen auzoan dagoen hilerriaren parean. Hasieran, Oiartzungo lurretatik barrena abiatuko den saihesbideak 0,5 km-ko luzera izango du eta gaurko GI-3672 errepidetik bereziko da hilerrira iritsi aurretik, ekialdetik inguratuz; han, ibilgailuek hilerrira iristeko sarrera izango dute. Saihesbidea gaurko errepidera itzuliko da Zentolen eta Perutxeneko etxeen parean, eta biribilgune batez amaituko da: bertara bilduko dira Egiburuberriko poligonoaren lotunea eta GI-3672 errepidearen jarraipena Agustinen aldera. Urumeako autobia. 5 saihesbide Donostialdean

Autobiak N-1en hautabide bat sortuko du Andoain eta Donostia bitartean 1.- Loiola (Donostia)

Loiolako saihesbideak Donostiaren hirigunera ekarriko du Urumeako autobia. Guztira kilometro luze bat egiteko, Martuteneko biribilgunean hasita, trenbidearen albotik doa Amarako lotuneraino, eta han 490 m-ko tunel baten bidez gurutzatzen ditu lur azpitik Bartzelonako hiribidea, Amaiur, autobidea, trenbidea eta Zorroagako gaina. Proiektu korapilatsu hau egiten hasia dago eta guztira 29 milioi euroko aurrekontua du. 2.- Martutene (Donostia)

Saihesbidea Martuteneko biribilgunetik abiatuko da, Urumeako autobia Donostiara sartzen den gunetik alegia, eta Astigarragako lotuneraino joango da. Zatia egiten hasia dago, 1,5 km luze izango ditu eta 21 milioi euroko aurrekontua. 3.- Astigarraga

Astigarragako saihesbidea egiten hasia dago, 2,5 km luze izango ditu eta 40 milioi euroko aurrekontua. Urumea ibaiaren gainean zenbait zubibide izango ditu, eta hegoaldean dagoeneko irekita dagoen Hernaniko saihesbideari lotuko zaio. 4.- Urnieta

Urnietako saihesbidea 3 km luze izango ditu eta 38 milioi euroko kostua izango du. Bi lotune izango ditu: iparraldean, «diamante» erako biribilgune goratu batekin; eta hegoaldean, gaur egungo GI-131 errepidearekin, 5 besoko biribilgune batean. 5.- Andoain

Andoaingo saihesbideak 2,2 km luze izango ditu eta 36 milioi euroko aurrekontua; Urumeako autobia lotuko du N-1ekin, Bazkardoko lotunearen eta Buruntzako biribilgunearen bitartez. Iparralderako bidean, saihesbideak 220 m-ko tunel bat izango du, Buruntza mendian barrena, eta lotune erdi bat Leizotzen, gaurko GI-131 errepideari lotzeko, eta handik aurrera Urnietako lotunearekin. Eibarko saihesbidea (3. fasea) Amaña gaineko “jauzia” erronka zail bat gainditzeko

Amaña auzoaren gaineko «jauziari» esker osatuko da Eibarko saihesbidea. Proiektu zail honen hirugarren fasea benetan korapilatsua da, inguruko orografia desafio galanta baita ingenierientzat; gaur egun trafikoari irekita dagoen puntuan lotuko du Arrajola Ermuarekin. Horretarako 2,1 km-ko errepidea eraiki behar da, Amaña auzoaren goialdearen ertzetik, trenbidearen trazatu gainetik eta Ego ibaiaren gainetik igarota, San Lorentzoraino iristeko.

Orain idazteko fasean dagoen proiektuaren barne dira Arrajolako lotune erdia, gaur egun Legarrerekin duen lotura gordetzeko; 225 m eta 245m-ko tunel bana; eta 195m-ko zubibide bat trenbidearen eta Ego ibaiaren gainetik pasabidea egiteko. Obraren errematea San Lorentzo auzoan egingo da, N-634 errepideari lotzeko biribilgune batez. Eibarko saihesbidearen hirugarren faseko obrak 1990eko hamarkadan egindako lehen bi faseen osagarri izango dira eta 2007an dira hastekoak, 25 hilabeteko epeaz eta 51 milioi euroko aurrekontuaz. Arrasate mendebaldeko saihesbidea 800 metroko tunela Olandixo mendian barrena

Debagoienak Aramaioko ibarrarekin duen lotura eta Arrasate barruko trafikoa hobetzeko Arrasate mendebaldeko saihesbide hau egiten denean, Debagoienak asko hobetuko du Aramaioko ibarrarekin duen lotura. Errepide berriak 2 km luze izango ditu eta 830 m-ko tunela izango du, Olandixo mendia alderik alde zeharkatuko duena. Deba ibaiaren gaineko zubiaren ondoan egindako biribilgune batetik abiatuko da saihesbidea, gaurko GI-2620 errepidearen albotik 860 m-ko zati batean, berehala Olandixoko tunelera sartu, zubi berri baten gainetik Aramaio ibaia zeharkatu eta berriro GI-2620 errepidera sartzeko biribilgune berri batean. Kostua 35 milioi euro ingurukoa izango da, eta obrak 2007an hasiko dira, 24 hilabetetan bukatzeko. Elgetako saihesbidea Elgetak zabalik du bere saihesbidea

Elgetako saihesbidearen lehen fasea 2005eko azaroan ireki zelarik, orain Kanpazarrerako errepidea (GI-2639) Elorriorako errepidearekin (GI-2632) lotzen da, herri barrura sartu behar izan gabe. Errepide zatia 0,5 km-koa da eta 1,2 milioi euroko kostua izan du; Elorriorako errepidearen lotura egiteko biribilgune bat du, eta hortik abiatuko da, hain zuzen, saihesbidearen bigarren fasea, Elgetara iristeko arazoei konponbide osoa emateko. Oñatiko (Zubillaga) saihesbidea Lasaitasuna Zubillaga auzorako

Oñatiko Zubillaga auzoak lasaitasun ederra hartu du Legazpi-Elorregi errepidearen (GI- 2630) saihesbidea ireki zenetik, 2004ko irailean. Errepide berriak 5,5 milioi euroko inbertsioa eskatu zuen, 2 km-ko zatia egiteko, muturretan biribilgune bana dituelarik; Oñati eta Elorregi-Bergara-Arrasate bitartean izan ohi den trafiko handia Zubillaga auzora sartu gabe bideratzen du. Zarauzko saihesbidea Ingurabidea Zarautz ertzetik zeharkatzeko

Zarautz alderik alde zeharkatzeko ingurabidea. Zarauzko saihesbidea osatuko duen 5,5 km-ko errepideari esker (tartean 1,5 km lotuneetan direla), N-634 errepidea herriaren erdi-erditik igarotzen zeneko garaiak oroitzapenen ganbarara joango dira. Proiektuaren eraginez, egunero 20.000 ibilgailu inguru gutxiago pasako dira Zarauzko kaleetan barrena; San Pelaioko biribilgunetik abiatuko da, eta A-8 autobidearen albotik joango da Igeraingo biribilgunera iritsi arte. Handik, saihesbideak zubibide baten gainetik zeharkatuko du autobidea, trenbidea eta Igerain erreka, Santa Barbara mendia 975 m-ko tunel batez zeharkatu aurretik, eta gaur egungo N-634 errepidera atera baino lehen Allepuntaren inguruan. Igeraingo biribilgunetik, aldi berean, beste zubibide batek Meagako gainera doan errepidearekin (GI-2633) lotura egingo du, era horretan saihesbidetik Zarautz barnera sartzeko lotunea eginez. Proiektua egiteko obrak aurten hasiko dira eta 44 milioi euroko inbertsioa izango dute. Zumaiako saihesbidea Txikierditik Urolaren gaineko zubiraino

Txikierditik Urolaren gaineko zubiraino, herri barrutik pasa gabe. Zumaiako saihesbide berriari esker, guztiz konponduko dira N-634 errepideak herria erdiz erdi zeharkatzearen arazoak. Bi kilometroko errepidea izango da, Urolaren gaineko zubiaren ondoan egingo den biribilgunetik abiatu eta, trenbidearen ondo-ondotik, Beduarako eta Oikiarako errepidearekin (GI-3760) biribilgune berri batez lotzera iritsiko dena. Handik, gaur egungo N-634 errepidera sartuko da Txikierdin, biribilgune berri batez, Narrondo erreka zeharkatu ondoren. Lanak esleituak daude, guztira 14 milioi euroko aurrekontuaz eta 18 hilabeteko epean egitekoak dira. Azpeitiko saihesbidea (lehen fasea) Lotura hobea Landeta eta Zapatari artean

Azpeitiko saihesbidearen lehen fasean Landetako bidegurutzearen eta Zapatari baserriaren arteko lotura hobetuko da. Fase hau, orain trazaketa proiektua idazten ari delarik, Landetako bidegurutzean hasiko da, eta lehen zatian lau lerro izango ditu; ondoren, Zabaletxen, biribilgunea; leku horretatik Atxubiagako biribilguneraino bi lerroko zati bat; eta, amaieran, egungo errepidea bera zuzendu, zabaldu eta hobetu egingo da Beasain aldera (GI-2635), Zapatari baserriaren ingururaino. Zumarraga-Urretxuko saihesbidea Tunel luze bat eta Urolaren gaineko zubibidea

GI-632 errepidea eta berak duen trafiko izugarria herrigunetik desbideratzea. Horixe da Zumarraga-Urretxuko saihesbidearen 3 kilometroen helburua; horixe izango da Beasain-Durango errepidearen hurrengo urratsa, aurreko hilabeteetan Ormaiztegi-Zumarraga zatia ireki ondoren. Saihesbideak zailtasun orografiko handiei egin behar die aurre eta Zumarragako lotunetik abiatuko da, gaur egun irekita dagoen zatiaren loturan hain zuzen. Trazaketaren zati aipagarriak dira, besteak beste, tunel luze bat (900 m) eta Urola gaineko zubibide luze bat (220 m), Urretxu-Legazpi lotunean amaitzen dena. Proiektuak 50 milioi euroko aurrekontua izango du, obrak 2006an hasi ziren eta 2008an aurreikusten da irekitzea. Amezketako saihesbidea Trafikoa eta kamioientzako hautabidea

Amezketako saihesbidea 2005ean hasi zen egiten eta amezketarrek pairatzen duten arazo handi bat konponduko du: Alegia-Ordizia errepidea (GI-2133) herria alderik alde zeharkatzeaz gain, nahitaezko ibilbidea da, Abaltzisketako sarreran barrena, inguruan den papergintza fabrika handi batean ari izaten diren kamioi artikulatuentzat. Saihesbide berriaren 800 metroek hautabide bat eskainiko dute, Amezketa ibaiaren gainean 4 zubi eginez eta hiru bide gurutze zabalduz. Proiektuak 2,3 milioi euroko aurrekontua du eta obrak aurten amaituko dira. Zaldibiako saihesbidea Irtenbidea aspaldiko arazo batentzat 2005eko irailean eraikitzen hasitako Zaldibiako saihesbidea amaitzen denean, Alegia-Ordizia errepidearen (GI-2133) estutasunak eta zailtasunak gainditzeko aukera izango dugu. Saihesbideak 2,5 milioi euroko aurrekontua du eta kilometro bateko luzeraren barruan 650 mko errepide zati berria egingo da, gaur egungo bidea berrituko da eta Larraitz aldera doan zatiarekin lotura egokituko da.