382 Zenbakia 2007-02-16 / 2007-02-23

Gaiak

Gipuzkoa-Europa:Bidasoako atea. Errepide sarea Bidasoaldean zabaldu eta hobetzeko plana

GIPUZKOAKO BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA



Gipuzkoa-Europa: Bidasoako atea. Bidasoaldean errepide sarea zabaldu eta hobetzeko plan handi bat dugu antolatua: laster, mugan barrena Europa zeharkatzen duten ardatz nagusiekin lotura egitea errazagoa izango da, gero eta handiagoa den trafikoari egokitzeko gaitasuna izango dugu, eta aldi berean Irun-Hondarribia bitarteko barne zirkulazioari irtenbide zehatzak emango dizkiogu. Komunikaziogune nagusi horretan egoera hobetzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak hartua duen konpromiso zehatzaren erakusgarri dira, besteak beste: N-I errepidea bikoiztea Gaintxurizketatik Osinbiribileraino, Endarlatsako errepide berria (N-121-A), Hondarribiko saihesbidea, aireportuko errepidea bikoiztea, Iparraldearekiko lotura eta Letxunborroko hiribidea eraberritzea. 1. Gaintzurizketa-Venta bidezatia bikoiztea (N-I)

2. Bidezorua berritzea Lezo-Gaintzurizketa (GI-2638)

3. Katea-Osinbiribil bikoiztea (N-I)

4. Letxumborroko hiribidea birmoldatzea

5. Bidezorua berritzea Amite N-1

6. Hondarribiko saihesbidea Hondarribiko saihesbidea

7. Amute-aireportua bikoiztea (N-638)

8. Ficobako eta Iparraldeko hiribideko biribilgunea birmoldatzea

9. N-I errepidearen eta Iparraldearen lotunea

10. Behobiako zeharbidea egokitzea

11. Biriatu (A-8 – A-63)

12. Behobia-Zaisa bidezatia bikoiztea (N-121-A)

13. Endarlatsako errepide berria (N-121-A)

14. Bidezorua berritzea Katea-Behobia bidezatian (A-8)

15. Ingelesaren Gaztelua (GI-3454)

16. Elizatxo hiribidea

17. Irungo mendebaldeko ordainleku berria (A-8)

18. Oiartzun-Katea zatiko 3. lerroa (A-8) Lotura zuzena Hondarribiko portura eta hondartzara

Udak lasaiago joango dira Hondarribian, 2007ko udaberrian saihesbidearen bigarren zatia zabaltzen denean. Aireportuko biribilgunetik abiatzen da, eta zuzenean hondartzaraino eta porturaino doa; udako hilabeteetan trafiko izugarria izan ohi duen bidea Hondarribiko herrigunea zeharkatu gabe egiterik izango da. Saihesbidearen lehen zatia zabalik da 2003az geroztik, eta bigarren zatia erantsita, guztira 2 kilometro izango ditu,eta kostua 6 milioi euro. 4 lerro aireportuko errepidean

Hondarribiko aireporturako errepideak (N-638) gaitasuna bikoiztu egingo du, Amutetik gaur egungo biribilguneraino lerroak bikoizten direnean. Proiektu honen obrak 2007an hasiko dira, eta Gipuzkoarako oinarrizko den azpiegitura horretara joan-etorriak egiteko 4 lerro izango dira.Horrez gain,bizikleta bide bat antolatuko da inguru horretan. Kostua 2,5 miloi eurokoa izango da. Bidezorua berritzea Amute eta N-I errepideko lotunearen artean

N-638 errepidearen hasierako bidezatian, N-I eta Amute bitartean,zoruaren egitura zaharberritua izan zen 2005ean, N-I-H errepidearekin batera (Hendaiara doan errepide adarra). Bidezorua berritzea kilometro beteko errepidean barrena egin zen, eta guztira 400.000 euroko kostua izan zuen. Gaintxurizketa bikoizteko obrak hasi dira

N-I errepidea Gaintxurizketako gainean bikoizten hasia dago. Ekainean hasi ziren N-I errepidea zabaltzeko lanak, 1,7 kilometroko bide zatian, Gaintxurizketako gainean hasi eta Irungo Kateako lotuneraino.

Lanak ezin izan dira hasi A-8 autobidean, Oiartzun eta Irun artean, hirugarren lerroa guztiz zabaldu bitartean; guztira, 18,4 milioi euroko aurrekontua du eta 16 hilabetetan amaituko da, beraz, aurten irekita izatea espero dugu.

Proiektuaren arabera, N-I errepidearen enborra bikoiztu egingo da, Lezora doan adarraren (GI-2638) bidegurutzetik Kateako lotuneraino; lotune hori osorik eraberrituko da, Zaldunbordan lotune guztiz berria egingo da eta Gaintxurizketako gainean biribilgune berri bat. N-I errepidearen eta Iparraldearen arteko lotune berria

Iparraldea N-I errepidearekin lotzeko obrak pasaden ekainean hasi ziren, eta Irungo trafikoaren gainean eragin handiko gunea ordenatzeko aukera zabalduko dute. Gaur egun dauden “T” itxurako lau bidegurutzeen ordez, bi biribilgune berri ezarriko dira eta N-Ien saihesbidearen trazaketa aldatuko da kilometro beteko zatian; horrez gain, N-I errepidea Iparraldeko hiribidearen eta Dunboako kanalaren gainetik igarotzeko egitura berri bat eraikiko da. Lan hauen kostua 8 milioi euro ingurukoa izango da eta 24 hilabetetan amaituko dira. Ficobako eta Iparraldeko hiribideko biribilgunea birmoldatzea

Ficobako biribilgunea eraiki eta N-I-H errepidea, Iparraldeko hiribidean, Ficobatik mugaraino lau lerrotara zabaltzeari ekin zion Gipuzkoako Foru Aldundiak 2003an. Irun eta Iparralde arteko loturak hobetzeko lan horren kostua milioi bat euro inguru izan zen. N-I errepideak lau lerro izango ditu Kateatik Osinbiribileraino

Gaintxurizketa eta Katea arteko bikoizketa amaitzen denean datorren urtean, N-I errepidea berrantolatu eta zabaltzeko lanei ekingo diegu Irungo Katea eta Osinbiribil artean. Proiektuaren arabera, lau lerro ezarriko dira N-Ieko 5,6 kilometroko bidezatian, Irungo Kateako lotunean hasi eta Osinbiribileko biribilguneraino; horrez gain, Kateako, ospitaleko, Hondarribiko eta Mendeluko lotuneak hobetuko dira, eta zati guztian zehar diren sarbideak ordenatuko dira.

Lan horietarako guztira 52 milioi euroko aurrekontua dago eta une honetan trazaketa proiektua egiteko fasean daude. Proiektuaren arabera, lau biribilgune berri egingo dira (ospitalean, Zubietan, Plaiaundin eta Amuten), Dunboako errekaren gaineko zubia bikoiztu egingo da, hospitalera eta Zubietara sartzeko goiko bi pasabide eraikiko dira, lur azpiko pasabidea Mendelun eta Anaka errekaren gaineko zubia. Letxunborroko hiribidea eraberritzen

GI-2134 errepidea Letxunborroko hiribidea zeharkatzen duenean bikoiztu eta egokitzeko lanak hasiak dira joan den apirilaz geroztik. Errepidea bikoiztu, bidezorua berritu,espaloiak zabaldu eta loturak ordenatuko dira, semaforoak ipiniz. Obra guztien aurrekontua 2,4 milioi euro da eta 2006an amaituko dira. Bidezorua berrituta Elizatxon

GI-3541 errepidearen hasierako zatia, Elizatxo hiribidean barrena Aduana kaleko bidegurutzeraino, osorik berriztatu zen 2005ean, kilometro beteko zatian.

Obrak 280.000 euroko kostua izan zuen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egin zuen bidezati horren jabetza Irungo Udalaren esku utzi aurretik. Autobideak hiru lerro ditu Oiartzundik Iruneraino

A-8 autobideak gaitasuna handitu du Oiartzundik Irungo Katearaino hiru lerroko zabalkuntza egin ostean. 2005eko abenduan irekita, A-8 autobidean Gipuzkoan zabaltzen den hiru lerroko bigarren bidezatia da hau, Intxaurrondo-Pasaia hastiaren atzetik. Laster hasiko dira Orio eta Aritzeta bitartean hirugarren lerroa egiteko lanak.

A-8 autobidean hirugarren lerroak eraikitzeko prozesua mailaka egiten ari da, aldi berean ez daitezen obrak pilatu eta trafikoak ez dezan eragin handirik pairatu. Oiartzundik Irungo Katearaino doan 4,5 kilometroko zatian, kostua 15 milioi eurokoa izan da. Hirugarren lerroa eginda, nazioarteko garraio sareekiko lotura egiteko garrantzi handiko gunearen gaitasuna nabarmen handitu da. Trafikoaren bilakaera ikaragarria izan da bidezati horretan: 1980an egunean 8.000 ibilgailu baziren, 2004an 38.000raino heldu ziren -horietatik 8.000 eta gehiago ibilgailu astunak- ezinbestekoa zen, beraz, hirugarren lerroa eraikitzea, A-8 autobidearen zati honetako trafikoaren arintasuna ziurtatzeko. Irungo mendebaldeko ordainleku berria, Bidasoaldeko herritarren zerbitzura

Irun mendebaldeko ordainleku berria 2004ko abuztuaz geroztik ari da Bidasoaldeko herritarrei zerbitzua ematen, eta berari esker ondo bereiz daitezke, alde batetik, Irunera nahiz Hondarribira doazen trafikoak, eta bestetik, muga aldera doan trafikoa. Bereizkuntza hori garrantzizkoa da A-8 autobideko trafikoa ordenatzeko, baina garrantzizkoa da baita ere erabiltzaileen poltsikorako: lehen, autobidetik Irun-Hondarribian ateratzen zirenek ordaindu beharra zeukaten mugaraino joan izango balira bezala, hau da, 7 km gehiagoko bidea. Arazo horri irtenbidea eman dio ordainleku berriak, guztira 3,6 milioi euroko inbertsioari esker. A-8 autobidearen bidezorua osorik berrituta Katea eta Behobia artean

A-8 autobidean, Irungo Kateatik Behobiaraino den 7,5 kilometroko zatian, asfaltoa guztiz berriztatzeko 4 milioi euroko inbertsioa egin da. Lanen barruan bidezorua asfaltatu da, bihurguneen goraguneak egokitu dira eta bide markak berriro margotu dira, batik bat nazioarteko trafiko astuna dabilen zatian. Endarlatsa: irtenbidea aspaldiko arazo batentzat

Hitzarmenari esker arazo historiko bat konponduko dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Nafarroako Gobernuak konpromisoa hitzartu zuten 2004ko udaberrian, Bidasoaldea eta Bortziriak lotzen dituen N-121-A errepidearen jabetzaren inguruan mende eta erdian egon den arazoari konponbidea aurkitzeko. Errepide horren barne trafikoa handitzeaz gain, azken urteotan nazioarteko garraio trafikoa izugarri goratu da, muga hurbil dagoenez;nahitaezkoa zen, beraz, errepidea egoera berri horretara egokitzea.

Hitzartutako epeen arabera, trazaketa eta eraikuntza proiektuak egin ondoren, Endarlatsako errepide berriaren obrak 2007an hasi eta 2009ko udaberrirako amaitzekoak dira. Proiektu hori gauzatzeko,N-121-A errepidea birmoldatu beharko da Laskoain inguruaren eta Endarlatsako zubiaren arten dagoen 6 kilometroko bidezatian. Errepide birmoldatuaren trazaketa berria izango da %60an, eta gainerakoan lehengo bide zaharretik joango da.

Gune horretan inguru hondaberak egon daitezke, Bidasoa ibaia eta Aiako Harriko natura parkea baitira bertan; horregatik, ingurumena zaintzeko bitarteko zorrotzak ipini dira proiektu osoan, eta orotara 56 milioi euroko aurrekontua izango du. N-121 errepidea bikoizturik Behobia eta Zaisa artean

N-121-A errepidea Laskoain eta Endarlatsa artean birmoldatu aurretik, errepide horren hasierako zatia bikoiztu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak 2004an eta 2005ean, Behobiako eta Laskoaingo biribilguneen artean. Proiektuak bi milioi euroko aurrekontua izan zuen, eta berari esker N-121-A errepidearen 600 metroko zati bat lau lerroko errepide bihurtu zen, Mendipen biribilgune berria ezarri zen eta A-8 autobidearekin bat egiteko lotune berria eraiki zen Zaisa garraio plataformaren inguruan. Behobiako zeharbidea egokituta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irungo Udalaren laguntzaz, Behobiako zeharbidea egokitzeko lanak egin zituen 2004an. Proiektuak 120.000 euroko aurrekontua izan zuen, eta besteak beste, erdibitzaile bat ezarri zen N-I errepidean, Behobiako auzoan, eta ibilgailuen nahiz oinezkoen pasabidea ordenatzeko bitartekoak ipini ziren. Emaitza izan da bide segurtasuna asko handitu dela.