
Gaiak
“Biribilgune” berria Gipuzkoan
GIPUZKOAKO BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
Trafiko ahalmen handiko 150 km bide, gipuzkoar guztien zerbitzura, bost bide ardatz nagusi aldi berean eraikitzen... Eibar-Gasteiz (AP-1) autobidea, A-8 autobidea eraberritu eta zabaltzea, Beasain-Bergara autobia, Urumeako autobia eta Donostiako bigarren ingurabidea, horiek itxuratuko dute Guipúzcoa Hiriaren «biribilgunea». 1.700 milioi euro hobeto eta segurtasun handiagoz gida dezagun, gure artean lotura hurbil eta errazagoa izan dezagun, joan-etorriak aiseago egin ditzagun. Gipuzkoako errepideetan iragana eta etorkizuna bereziko ditu plan honek. Gipuzkoa Hiriaren “biribilgunea”
A-8 autobidea eraberritu eta zabaltzea: XXI.mendeko autobide bihurtzeko.
Eibar-Gasteiz (AP-1) autobidea: Gipuzkoa eta Araba lotzeko.
Beasain-Bergara autobia: Gipuzkoaren bihotza lotzeko.
Urumeako autobia: N-I bikoizteko Andoain eta Donostia artean.
Donostiako 2.ingurabidea: Egungo saihesbideari irtenbide bat bilatzeko.
GUZTIRA: 1.744 milioi euro A-8 eta AP-1 autobideak Hamar urrats ezinbesteko, aurrera jauzi egiteko
15 km autobide gehiago erabilgarri Eibar eta Arrasate bitartean; hirugarren lerroen 7 km gehiago Donosita eta Irun bitartean; asfaltoa eta peralteak guztiz berriturik 40 km bide gehiagotan; ordainlekuak zabaldurik; bidesarien tele-ordainketa sistema aurreratuena... Joan den bi urte honetan, “konoak”, beharginak lanean, bidezatiak estutzea... eguneroko ogia izan dira A-8 autobidean. Ezinbesteko lanak izan dira, XXI. mendeari dagokion errepide sarea izan dezagun Gipuzkoan. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu duen ahalegin ekonomiko eta logistikoaren emaitzak, gipuzkoar gidarien jokabide patxadatsu eta arduratsuaz lagundurik, ikusgarri dira dagoeneko, eta datozen hilabeteetan azkenduko dira. Guztion ahalegina, guztion mesedetan. 1. AP-1 autobidea
Arrasate - Izuzkitza (egiten)
Zabalduko da: 2008ko urtarrilaren 1ean.
Luzera: 16,8 km.
Inbertsioa: 343 milioi euro.
Elementu nagusiak: Izuzkitzako (LeintzGatzaga) tunela (3,3km) Arbizelaiko bidezubia (560 m) Maringo bidezubia (548 m) 2. AP-1 autobidea
Eibar - Arrasate
Trafikora zabalik.
Luzera: 15,1 km.
Inbertsioa: 303 milioi euro.
Elementu nagusiak: Gallastegiko tunela (2,4 km) San Martzialgo tunela (1,4 km) Lezarriko tunela (1,2 km) Ikastaundiko tunela (1,2 km) 3. A-8 autobidea
Zarautz - Eibar (muga)
Luzera: 37 km.
Zorua birgaitzea eta peralteak berriro jartzea (burutua). 4. A-8 autobidea
Zarautz Zarauzko ordainleku nagusia zabaltzea. Kontrol gune berria egin. 5. A-8 autobidea
Zarautz - Aritzeta
Luzera: 11 km. Hirugarren lerroa + Orioko lotune erdia.
Inbertsioa: 72 milioi euro.
Obrak hasi: 2006.
Trafikora guztiz zabaldu: 2008. 6. Donostiako 2.ingurabidea (Oiartzun-Aritzeta-Orio)
Luzera: 16,2 km. Donostiako saihesbidearen irtenbidea Oiartzunen hasi eta Orion amaituko da Urumeako autobidearekin eta N-1ekin lotura izango du.
Inbertsioa: 280 milioi euro.
Obrak hasi: 2006.
Trafikora guztiz zabaldu: 2009. 7. A-8 autobidea
Hirugarren lerroa Intxaurrondo - Pasaia (2 km) Oiartzun - Irun (5 km)
Inbertsioa: 32 milioi euro.
Trafikora zabalik. 8. A-8 autobidea Ordainleku berria Irun mendebaldean. Irungo ordainlekuko enborra zabaltzea. Zorua berriztatzea Irundik Biriaturaino (7 km). 9. A-8 autobidea
ASFrekin hitzarmena egin da kudeaketa bateratua egiteko ilara luzeak sortzen direnean Birituko mugan Europan leku bakarra da halako nazioarteko hitzarmena duena. A-8 autobidea
T bidea tele-ordainketa sistema berria ezartzea Gipuzkoan erabiltzen da gehien tele-ordainketa,Estatu osoa. 40.000 gipuzkoarrek erabiltzen dute dagoeneko tele-ordainketa, beheratze eskubideaz. A-8:30 urteko zerbitzua 8.000 tik 40.000 ibilgailura; 1.000 tik 8.000 kamioira.
1970eko hamarkadaren lehen urteetan izan zen eraikia A-8 autobidea, “bi zaldikoa” errepidean nagusi zen garaian eta 8 biztanleko automobil bakarra zegoenean. 30 urte geroago, errepide horretan trafikoa lau bider handiagoa da, milaka kamioi dira egunero joan-etorrian Gipuzkoan ezinbesteko komunikazio ardatz horretan, bi biztanle bakoitzeko automobil bana daukagunean. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2003an autobidearen kudeaketa jaso zuen orduko, haren gainean autobide “berri” bat egitea erabaki zuen, era horretan 1970eko hamarkadako errepidea XXI. mendeko autobide bihurtzeko. 2003an 6.75 ¤; 2006an 0.94 ¤
Alde nabarmena. Aldundiak bere gain hartu zuenez geroztik, Bidegi sozietatearen bitartez, Bilbo-Behobia autobidearen Gipuzkoako bidezatiaren kudeaketa. Tarifak gutxitzearekin batera, beheratze mailakatuen sistema eta tele-ordainketako T bidea ezarri ditugu. Tarifak %50 beheratu dira
Aldundiak autobide eskuragarriagoa egin nahi izan du guztiontzat. Kudeaketa bere gain hartu zuenean, 2003ko ekainean, tarifak %50 beheratu zituen aurrez zegoen kudeaketa pribatuaren aldean. Beherapenak %75era iritsi daitezke
Tarifa berez beheratuari beheratzeak ezartzen zaizkio:
>%25,hilean 0-8 bidai eginda (5 baino gehiago eginda).
>%55,hilean 9-20 bidai eginda.
>%75,hilean 20 bidai baino gehiago eginda. Doan Pasaia eta Donostia bitartean
A-8 autobideak zirkulaziorik handiena duen zatiak, Pasaia eta Donostia bitartekoak, ez du bidesaririk. Eibar-Gasteiz autobidea (AP-1). Gipuzkoa eta Araba arteko zubia Eibartik Gasteizera 25 minututan...
Arrasatetik Donostiara 50 minututan, Bergaratik Eskoriatzara herri guneak zeharkatu gabe. Hiru urteko tarte laburrean, 2003az geroztik, AP-1ek 15 km egin ditu Deba arroan zehar duen ibilbidean. Hiru bidezati zabaldu direlarik, Eibar eta Arrasate bitarteko bidea egin daiteke honez gero. Gainerako zatiak, eginbidean direnez, 2008ko urtarrilaren 1ean zabalduko dira. Gipuzkoa eta Araba elkartuko dituen zubia amaituko da horrela. Euskadiko lurraren bihotzeraino. Izuzkitzako tunela (Leintz Gatzaga) Benetako bidaia Euskadiko lurraren bihotzeraino. Izuzkitzako tunelaren lur azpiko 3,3 km-ko bideak Gipuzkoa eta Araba lotuko ditu. Ingeniaritzako lan erraldoi hau AP-1eko Eskoriatza-Izuzkitza zatiaren barne dago (guztira 192 milioi euroko inbertsioa 10,4 km-ko bidezatian) eta tunelak eraiki eta kudeatzeko tecnología aurreratuenak erabili ditu, ingurumena zorrozki zaintzeko ikuspegiaz. Euskadiren egituratzea indartzeko urrats handi bat.