
Gaiak
Gipuzkoa: iparretik hegora, ekialdetik mendebaldera
GIPUZKOAKO BIDE AZPIEGITURETAKO DEPARTAMENTUA
Gipuzkoa bere komunikabide sarea hobetzen ari da lau puntu kardinaletan. Ipar-hego loturan, N-I errepidea Europa zeharkatzen duen ardatz nagusietako baten barruan denez, urtean 3 milioi kamoi igarotzen dira bertatik; esan beharrik ez dago artapen, berriztatze eta zabaltze ahalegin ikaragarria egin beharra dagoela Gipuzkoan barrena egiten dituen 75 kilometroetan. Ipar-hego ardatz horren hautabideak laster amaituko dira: Eibar-Gasteiz autobidea (AP-1) eta Urumeako autobia, Andoain eta Donostia artean. Ekialde-mendebaldeko lotura asko indartuko da Beasain-Durango ardatza amaitzen denean; honez gero, zabalik da Gipuzkoan barrena egingo duen bidearen erdia, Beasain eta Zumarraga artean. Euskadiko barne komunikazioak hezurmamitzeko ezinbesteko azpiegitura horrek osatuko du, hegoaldetik, Gipuzkoa hiriaren biribilgunea: N-I eta AP-1 zuzenean lotuko ditu eta Beasain-Bergara arteko zatia 15 bat minututan egin ahal izango da. Kostaldean, Orio eta Mutriku artean egingo diren saihesbide, zabaltze eta bide segurtasuna hobetzeko lanei esker, Gipuzkoako kostaldeko ingurabide berri bat osatuko da. N-I Urtero, 3 milioi kamioik zeharkatzen dute Gipuzkoa iparretik hegora
N-I errepidea Europa zeharkatzen duten errepideen artean nagusietako bat da, eta egunero milaka kamioik zeharkatzen dute. Kopuruak izugarri goratu dira: 1990ean egunean 3.000 kamioi baldin baziren, gaur egun 10.000 dira. Garraio astuneko ibilgailuak hainbeste ugaritu dira, non urtero hiru milioi kamioi diren Gipuzkoa alderik alde zeharkatzen dutenak, Etxegaratetik Iruneraino.
Salgaien garraio horrekin batera, jakina, barne trafiko trinkoa du errepide horrek, azken hamar urteotan halako bi ugaritu dena. Bi faktore horien eragina bateratuta, eta datozen urteotarako ardatz horretan aurreikus daitekeen trafiko handitzeak eraginda, Gipuzkoako Foru Aldundiak N-I errepidearen hautabideak bilatu behar izan ditu, errepideak gainezka egin baino lehen: Eibar-Gasteiz autobidea (AP-1), Eibartik Arrasaterainoko tartean zabalik duena, hautabide orokorra izango da ipar-hego ardatzean; Urumeako autobiak, berriz, milaka ibilgailu kenduko dizkio N-I errepideari, Andoain eta Donostia artean. Segurtasun handiagoa Gaintxurizketatik Osinbiribileraino
Gaintxurizketako gainetik Irungo Osinbiribileraino N-I errepidea lau lerrotara zabalduko da, 7 kilometro luzetan, eta horrek nabarmen handituko du trafikoaren arintasuna eta segurtasuna, Gipuzkoako errepide sareko gune zailenetako batean. Gaintxurizketako gainetik Irungo Katearainoko bikoizketa lanak hasita daude, eta 2007an amaituko dira. Ondoren, Irungo Kateatik Osinbiribileraino dagoen 5,5 kilometroko zatia bikoizteko lanei ekingo diegu. Pasaiak saihesbide berria izango du 2007an Pasaiako saihesbideak N-I errepidea lotuko du A-8 autobidearekin , Intxaurrondo eta Pasaia bitartean dituen hiru lerroen zatian, eta eraikuntza lanak bide onetik doazenez, 2007. urtearen hasieran amaituak izango dira. Zabalik dagoenean, azpiegitura horrek 25.000 ibilgailu kenduko N-I errepidetik A-8 autobidera, Pasai Antxoko zatia «boulevard» modukoa bihurtzeko. Pasaiak saihesbide berria izango du 2007an
Pasaiako saihesbideak N-I errepidea lotuko du A-8 autobidearekin, Intxaurrondo eta Pasaia bitartean dituen hiru lerroen zatian, eta eraikuntza lanak bide onetik doazenez, 2007. urtearen hasieran amaituak izango dira.
Zabalik dagoenean, azpiegitura horrek 25.000 ibilgailu kenduko N-I errepidetik A-8 autobidera, Pasai Antxoko zatia «boulevard» modukoa bihurtzeko. Beasain-Durango ardatza Beasaindik Bergarara 15 minututan
Autobia batek N-I eta AP-1 zuzenean lotuko ditu eta Gipuzkoa hiriaren biribilgunea osatuko du, hegoaldetik. Beasain-Durango ardatzak Euskadi barneko ekialdemendebalde lotura indartuko du.
Loturak arinagoak eta ziurragoak izango dira Gipuzkoako bihotzean. Beasain-Durango ardatzean aurrera joan ahala, Eibar-Gasteiz autobidea (AP-1) eta N-I errepidea zuzenean lotu ahal izango dira autobia baten bitartez; orduan, Beasain eta Bergara arteko zatian 15 bat minututan egin ahal izango da. Aurrerapauso handi bat izango da Gipuzkoa hiriaren «biribilgunea» osatzeko, eta Durangoraino luzatzen denean, Euskadiko barne eskualdeen ekialde-mendebalde loturak egiteko ardatz garrantzitsua izango da. Autobia zabalik da Zumarragatik N-Ieko lotuneraino
Ibilbide zail eta bihurri baten erdibidean gara. Beasain-Durango ardatzak Gipuzkoan barrena egingo duen bidearen erdia osatu du: Zumarragatik Antzizarreraino, N-Ieko lotura egin arte dauden 11 kilometroak. 2005eko udaberrian, Ormaiztegi eta Zumarraga arteko 6 kilometroko zatia zabaldu zelarik, aurrez egindako lanei (N-I errepidearekiko lotura Antzizarren eta Beasain-Ormaiztegi zatia) jarraitu zitzaien. Kostua guztira 87 milioi euro izan da. Beasain-Durango errepideak argi erakusten du zein zaila den Gipuzkoako orografia, azpiegiturak ingurumenaren errespetuaren ikuspegiaz eraiki nahi direnean. Aurten hasiko dira Zumarraga-Urretxuko saihesbidearen lanak
Beasain-Bergara autobia zabalik dago Zumarragaraino, eta aurten beste urrats bat egingo du aurrera: Zumarraga-Urretxuko saihesbidearen lanak hasiko dira. Errepide berri honek, 3 kilometroko luzeraz, pasabidean datozen milaka ibilgailu desbideratuko ditu herrigunetik kanpora; bai Zumarragan, bai Urretxun, bizi kalitatea nabarmen hobetu da, zalantza gabe. Lana, ordea, ez da erraza izango. Saihesbideak zailtasun orografiko larriak gainditu beharko ditu. Zumarragako lotunetik abiatuko da, gaur egun zabalik den zatiarekin bat egiten duen lekuan; 900 metroko tunelaz eta Urola gaineko zubibide batez gaindituko dira oztopo nagusiak, Urretxu-Legazpi lotunean amaitzeko. Azpiegitura hau 2008an guztiz zabalik izatea aurreikusten dugu eta 50 milioi euroko kostua izango du. Deskargan zama gutxiago
Urretxu eta Bergara arteko zatia zabaltzen denean, Beasain-Durango ardatzaren barruan, Gipuzkoako trafikoan zailtasun larri zain duten Deskargako bihurgune itxiak ez dira gehiago arazo izango. Azpiegitura honek 6,7 km izango ditu eta Gipuzkoa hiriaren biribilgunea osatuko du, hegoaldetik, N-I eta AP-1 zuzenean lotuko baititu. Errepide berriaren trazaketa Bergarako ekialdeko saihesbidearen lotunetik abiatuko da eta Antzuolako ibarrean barneratuko da 5 km gorabidean, hasieran 170 metrotan Bergaran, eta amaieran 410 metrotan Deskargako tuneleko mendebaldeko ahoan. 600 metroko tunelari esker, portua gainditu eta Urretxu-Legazpiko lotunera iritsiko da. Azpiegitura hau eraikitzeko lanak 2008an hasiko dira eta 100 milioi euroko kostua izango du. Kostaldeko “ingurabide” berria Gipuzkoako kostaldeko “ingurabide” berria, Oriotik Mutrikuraino Luizien aurkako tunelak Getarian
Getaria eta Zumaia arteko kostaldean, N-634 errepidean bi tunel artifizial daude 2004az geroztik, luiziak gertatuz gero ez daitezen ibilgailuen gainera etorri, zati horretan halako arazoak maiz gertatzen baitira. Tunel artifizialak 122 eta 50 metrokoak dira, eta biak egiteko 2,7 milioi euroko inbertsioa egin zen. Motorzaleentzako segurtasun hesiak
Itziarreko igoeran Era honetako segurtasun hesiak Gipuzkoako errepide guztietara zabalduko dira, pixkanaka; helburu zehatza dute: motorzaleei babes handiagoa ematea, gorputzak babes hesi arrunten aurka jotzen duenean sarritan gertatu ohi diren ondorio makurrak ahal den neurrian gutxitzeko. Segurtasun hesi berriak 13 kilometrotan
Deban N-634 errepideak Debako herria zeharkatzen duenean segurtasun handiagoa izango du, hormigoizko babes hesiak jartzen direnean 13 kilometrotan. Lanak aurten egitekoak dira, eta Itziarreko gainetik hasi eta Mendaroko mugaraino segurtasun hesiak guztiz berriztatuko dira, baita alboko babesgarriak ere. Txanbolingo (Mutriku) biribilgune berria
N-634 errepideko babes hesiak berriztatu egingo dira Deban. GI-638 (Deba-Mutriku) eta GI-3230 (Kalbario) errepideen bidegurutzean biribilgune berri bat egiten ari da Gipuzkoako Foru Aldundia, Mutrikuko Txanbolin gunean. Proiektuaren bidez gaur egun “T” tankerako bidegurutzea dagoen tokian biribilgunea egingo da, 31 metroko kanpo diametroa eta 8 metroko galtzada zabalera izango ditu. Gainera, laugarren besoa izango du Mutrikuko hirigunera sartzeko, Proiektua osatzeko, oinezkoentzako lurpeko pasagune bat egingo da GI-638 errepidearen azpitik; guztira, 600.000 euroko inbertsioa izango da. 32.000 ibilgailu gutxiago egunero
Zarauzko eta Zumaiako herritarren bizi kalitateak hobekuntza nabarmena izango du laster. N-634 errepidearen saihesbide berriei esker, pasabidean diren milaka ibilgailu aterako dira kostaldeko bi herrigune horietatik. Zarautzen, saihesbideak alderik alde inguratuko du herria, 5,5 kilometrotan barrena; San Pelaioko biribilgunetik abiatuko da, 975 metroko tunel batez Santa Barbara zeharkatu ondoren, gaur egungo N-634 errepidera aterako da, Allapunta inguruan. Azpiegitura berri honen lanak aurten hasiko dira eta inbertsioa 4,4 milioi eurokoa izango da; berari esker, egunean 20.000 ibilgailu gutxiago pasako dira Zarauzko kaleetatik.
Zumaian, saihesbidea egiteko lanak hasiak dira eta 2007an amaituko dira. Guztira, 2 km inguru izango dira, Txikierdi eta Urola gaineko zubia lotzeko, trenbidearen alboz albo eta hiru biribilgune berri eginez: Urola gaineko zubian, Beduan eta Txikierdin. Saihesbide berriari esker, egunean 12.000 ibilgailu gutxiago pasako dira Zumaiako herrigunetik; guztira, aurrekontua 12,9 milioi euro izango da. Oriok lotura zuzena izango du autobidearekin
Oriok hurbilago du A-8 autobidearekiko lotura hain luzaz irrikatua. Pasaden urtean hasi ziren A-8n Orio-Aritzeta bitartean hirugarren lerroa eta Orioko herria autobidearekin, bi norabideetan, elkartuko duen lotune erdia egiteko lanak. Lotune erdia eraikitzeko, bi biribilgune berri egin beharko dira; lehena, bidesariaren ordainleku inguruetan, A-8 autobidearen azpian Oriotik datorren errepidea eta Igeldora nahiz hondartzetara doazen errepideak elkartzen diren “T” itxurako gaur egungo bidegurutzean. Bigarren biribilgunea Txanka aldean egin behar da, N-634 errepidearen eta Orio-Igeldo errepidearen bidegurutzean. Biribilgune horrek hiru beso izango ditu: bi, N-634 errepidera sartzeko Usurbil-Donostia norabidean eta Zarautz-Bilbo norabidean; hirugarrena, berriz, bi biribilguneak lotzeko bideari lotuko zaio, autobidearen azpitik. Lotura berria Deba eta Mutriku artean Deba eta Mutriku arteko errepideko lotura asko hobetuko da N-634 (Deba) eta GI-638 (Mutriku) errepideen arteko lotunea amaitzen denean. Eraikitzen hasia dagoen lotune horrek biribilgune bat izango du N-634 errepidean Deban, zubi bat ibai gainean eta tunela GI-638 errepideari lotzeko, Mutrikuko Ondarbeltz inguruan. Azpiegitura berri horri esker, Deba eta Mutriku arteko lotura nabarmen hobetuko da eta gaur egun Deba eta Mutriku arteko zubira iristeko trenbide gainetik igaro beharraren arazoa saihestuko da.