Artisautza
Jesús María Perona Lertxundi. Maisu Modelista: Sarrera
GARMENDIA IARTZA, Koro
EUSKONEWS aldizkariaren 253. alean, Julián Louvelli Balzategi itsas modelistaren fitxa argitaratu genuen.
Gaurkoan, beste artisau bat ekarri dugu: Jesús María Perona. Eta "maisu modelista" izendapena eman diogu, ez bakarrik Europako itsas modelisten artean onenetakoa delako, baizik eta, gainera, titulu horren jabe delako 1998tik aurrera. Gaia sakontzen hasi baino lehen, eskerrak eman nahiko nizkioke Carmelo Urdangarin Altunari, “Oficios Tradicionales IX” obran gai honen inguruan egindako lanagatik (Gipuzkoako Foru Aldundia. 2005).
