339 Zenbakia 2006-03-17 / 2006-03-24

Artisautza

Jesús María Perona Lertxundi. Maisu Modelista: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

ARTISAUA

Orion jaio zen (Gipuzkoa), 1952ko apirilaren 28an. Hiru anai-arreben arteko gazteena da. Lehen ikasketak egin ostean, Orioko Arin y Embil altzari-dendan hasi zen lanean, eta bertan zurarekin lotutako hainbat ogibide ikasi zituen: zurgintza, ebanisteria, torneaketa eta zizelkatzea. Arduradun izatera iritsi zen.

1984an, ETBko agertokien zurgintzaren arduradun izendatu zuten, eta bertan darrai lanean.

1970etik 1975era, Orioko Arraunketa Elkarteko arraunlaria izan zen, eta epe horretan lau bandera eskuratu zituen Donostiako Kontxako Estropadetan (1971, 1972, 1974 eta 1975), “zortziko” banku finkoan (1973) eta bi lemazainarekin (1971).

1976an Begoña Lertxundirekin ezkondu zen, eta bi seme ditu: Jokin (1978an jaioa) eta Josu (1983). Orioko Arraun Elkarteko arraunlari gisa jasotako palmaresa

1970. urtea (18 urterekin). Urte horretan, “ALTXOLA” trainerua eraikitzen egindako lanagatik, elkarteko arotz izendatu zuten. Kontxako bandera eskuratu zuen taldeak, garaipen itzelarekin.

1971. urtea. Arraunlari izateko prestatzen hasi zen. Patxi Sarasuarekin batera, "biko" eskifaia osatu zuen, eta arraunketa olinpikoko kanpaina bultzatu zuen. Hainbat estropadatan hartu zuen parte, eta probintziako zein Estatuko urrezko dominak eskuratu zituen, eta nazioarteko sariak irabazi Bordelen eta Orion. Traineruko arraunlari izatera pasatu zen, eta Donostiako Kontxako bandera irabazi zuen, probintziako urrea, eta Estatuko txapelketa Nerbioi ibaian.

1972. urtea. Istribor lanetan aritu zen, Agustín Irastorzarekin batera “bikoan” arituz. Lehen postua eskuratu zuen udaberriko Estatuko ligan. "Zortzikoan" aritu, eta urrea irabazi zuten probintziako txapelketa eta zilarra Estatukoan, Banyolesko lakuan. Traineruarekin: Kontxako bandera, lehen postua Getarian, eta zilarra Estatuan, besteak beste.

1973. urtea. Arraunketa olinpikoaren denboraldian, "lauko" batean aritu zen hasieran, eta oso kanpaina ona egin zuen. Gero "zortzikora" pasatu zen, eta Macón, Bordele, Vichy eta Orioko nazioarteko estropadetan parte hartzeko hautatua izan zen. Probintziako urrezko domina irabazi zuen "laukoan" eta "zortzikoan", zilarra "laukoan", eta urrea Estatuko "zortzikoan".

Gazi-gozoa izan zen traineruarekin egindako kanpaina: urrea probintzian eta Estatuan, bigarren Kontxako estropadetan, eta Castro, Santoña, Beraun, Nerbioi zein Sestaoko banderak.

1974. urtea. Denboraldiaren hasieran, bere anaia Ignacioren bikote izan zen, eta emaitza onak lortu zituzten probintzia eta Estatu mailan "bikoarekin"; hirugarren gelditu ziren nazioarteko bikoteetan. Txapelketetan, "zortzikoetan" aritu zen berriz ere, eta urrea lortu zuen probintzian, eta zilarra Estatuan. Traineruarekin, Kontxa, Castro, Santoña, Beraun, Nerbioi eta Estatuko banderak irabazi zituzten, bederatzi guztira.

1975. urtea. Juan Ángel Lekuona izan zuen bikote “bikoan”, eta urrea lortu zuten probintzian eta “zortzikoan”, eta zilarra Estatuko “zortzikoan”.

Traineruarekin, Kontxako eta Bilboko “Corte Inglés” banderak irabazi zituzten, urrea Estatuan, eta zilarra probintzian. Zura lantzeko orduan maisu izan zituenak:

Lehenik eta behin, bere aita, ogibidez txarolaria. Berarekin ikasi zituen arteari buruzko lehen nozioak. Bigarren, osaba Remigio, zeinak tailua, ebanisteria eta zura makinetan lantzen irakatsi zion. Laureano González eta Mariano Oliden ebanistak, zuraren artisautzaren sekretuak irakatsi zizkiotenak. Eta, azkenik, Donato Inchauspe, bere iritzian, inoiz ezagutu duen zizelkatzaile eta marrazkilaririk onena. Gogoan ditu, halaber, José Lizaso tupista, Gabriel Loidi, “KAXINTO” ezizeneko tornularia, eta José Karrera “TXANKA”, Agustín Gozategui “KARRABALLO”, Ignacio SARASUA eta Alberto Illarramendi “ALTXOLA” arotzak.

Hauetako bakoitzak bere ezagutzak erakutsi zizkion, eta beren laguntzari esker osatu zuen gure artisau Jesús María Perona Lertxundik bere nortasuna. Modelismoa

Aitona Ignacioren eskutik ikasi zituen ontzigintzari buruzko lehen nozioak. Era berean, bere jaioterriko kaian egoten ziren itsasontziei begira egoten zen, eta baita ontziolatan ere, nola egiten eta konpontzen zituzten.

Oriotarrak ziren itsas modelismoan izan zituen lehen idoloak: Joaquín Cortés, Valentín Icaceta eta Eusebio Aldaz besteak beste. Miretsi egiten zituen.

Berak egindako lehen modeloetako bat, “KUKU-ARRI” izan zen, osaba Joaquín armadore gisa ibiltzen zen arrantza-ontzi bat. Oporraldi garaian egin zuen modelo hori, Orioko Arraunketa Elkarteko entrenamenduekin konbinatuz.

Denborarik izan ez zuenez, hainbat urte geroago itzuli zen modelismora. Hurrena egindako modeloa, galeoi ingeles batena izan zen. Une horretan, helburu bat finkatu zuen: “urte bakoitzeko, modelo bat”. Gaur arte, zintzo bete du hitza.

Aldi hartan, itsas modelismoko zaletuen talde bat ezagutu zuen halabeharrez, Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko kideak. Elkarte hau AQUARIUM izenez ezagutzen da, bertan duelako egoitza. Gure arbasoek erabilitako modelo autoktono guztiak ikertu eta garatzea zuten xede. Jesús Maríari gustatu egin zitzaion ideia, eta taldean txertatzea erabaki zuen.

1860ko “CONCHITA” korbetaren modeloa egin zuen, Mutiozabalek Aginagan Donostiako armadore batzuentzat egina. Eredu hau Donostiako AQUARIUM dago gaur egun. Pozik gelditu zen oso emaitzarekin, eta modelismo historiatuaren bidetik jarraitzea erabaki zuen. Conchita.

Beste modelo batzuk egiten jarraitu zuen, harik eta bere obrarik onenetarikoa burutu zuen arte: XVI. mendeko EUSKAL BALE-ONTZIA. Hau ere AQUARIUMean dago ikusgai, diorama moduan. Zeregin honetarako, historialari batzuen laguntza jaso zuen: Shelma Husley, bere seme Mitxel, M. Laburu eta abar. Maketa hau antzinako itsasontzigintzari buruzko mundu kongresuan aurkeztu zuten, eta txalo ugari jaso zituzten, bai maketagatik, bai horrekin batera aurkeztutako ikerketa lanagatik, zeinak eraikitze prozesuaren ehun argazki baino gehiago biltzen zituen.

Orduantxe ekin zion bere obra guztien artean onenari, zentzu guztietan izugarria: bai bere eskalagatik, bai itsasontzigintzaren historiari egindako ekarpenagatik. Madrilgo eskolako itsas ingeniaritzako ikasle talde bat, Francisco Fernández katedradunaren zuzendaritzapean, EXPO 92rako ideien lehiaketa batera aurkeztu zen, “Vida y obra de D. Antonio de Gaztañeta” gaiarekin. Horretarako, José María de Areilza, Mutrikuko kondearen jabetzako 1686ko eskuizkribu bat hartu zuten oinarritzat. V Centenario Elkarteak lehiaketa horretarako sortutako Batzordeak aukeratu egin zuen ideia hori, eta beka bat eman zion ikerketari. Ondorioz, “NUESTRA SEÑORA DE LA CONCEPCIÓN Y DE LAS ÁNIMAS” galeoiaren modeloa prestatzea erabaki zuten, Expo 92an erakusgai jartzeko asmoarekin. Ikerketa sakona zenez, lanak bere denbora eskatzen zuen, eta ezin izan zuten data horretarako prestatu. Amaitu ostean, baina, hainbat erakusketetan barna ibili zen obra: Donostia, Santander, Vigo, La Coruña, Madril... Hori guztia, V. Centenario Elkartearen laguntzarekin.

Modelo batzuk prestatu zituen itsas arkeologiari buruz antolatuko den erakusketa baterako. 1996ko apirilean zabaldu zen, eta bi urtez egon zen jendaurrean. Bartzelonako Zientzien Museoak antolatu zuen, La Caixa Fundazioaren eta Dominikar Errepublikako Gobernuaren babesarekin.

Artisau honen obrak Donostiako AQUARIUM eta UNTZI-MUSEOAn, eta Madrilgo Itsas Museoan daude ikusgai.

Nazioko zein nazioarteko azoka eta erakusketetan hartu du parte. Bitxikeria modura, esan beharra dago “BETI SAN JUAN” arrantza-ontziaren maketa bat Sofía erreginaren esku dagoela, eta “REINA MARÍA” arrantza-ontziaren beste bat Kanadako Parks Unibertsitatean dagoela.

Gipuzkoako Modelisten Elkarteko kidea da. Taldea hilean behin biltzen da, Donostiako Aquarium-ean. Maisu modelistak

Jesús María Peronak ez dauka inolako eragozpenik bere ezagutzen iturri izan dituen "maisu modelistak" gogora ekartzeko orduan.

Lehenik eta behin, Miguel Antonio Mutiozabal (1853-1931) aipatzen digu, nahiz eta ez zuen ezagutu. Arkitekto eta itsas eraikitzaile hau Orioko alkatea izan zen. Obra aipagarriak egin zituen: ORIOko parrokiako SAN NIKOLAS fragataren ZINOPARIA, San Telmo Museoan ikusgai dauden korbeta eta fragataren diseinu erdiak -bere alaba Andreita de Embilen arabera Mutiozabalek berak emanak-, ontziolaren bederatzi modelo erdiak, eta plano mota guztien bilduma ikusgarri bat, GIPUZKOAKO OZEANOGRAFIA ELKARTEAn daudenak. Hauek guztiak funtsezkoak izan dira gure artisauen ezagutzak areagotzeko. XIX. mendekoa kalera.

Joaquín Cortés (1874-1941). Proiektugile eta itsas modelista profesionala, hau ere Orioko alkate izana (1923-30). Oso ugaria da bere obra, eta Donostiako Aquariumeko Ozeanografia Elkartean daude ikusgai: “SAN JUAN NEPOMUCENO” itsasontzia, “VICTORIA” ontzia, Okendoren “SANTIAGO” ontzia, “MAMELENA” arrantza-ontzia, eta abar.

Garaikideen kasuan, berriz, Valentín Icaceta daukagu, traineru eta ontzi txikien egilea. Partikularren esku daude bere obrak. Hauen artean, aipamen berezia merezi dute: “ILLAR- AZALA” trainerua, “JUAN SEBASTIÁN ELCANO” eskola ontzia, “SAN JUAN NEPOMUCENO” itsasontzia, “MADRE DEL CANTÁBRICO” arrantza-ontzia, etab.

Euxebio Aldaz “XUBAI”, “JORGE OTEIZA” arrantza-ontziko armadorea. Denetarikoak dira bere obrak (korbetak, fragatak eta galeoiak), eta partikularren esku daude.

Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko ITSAS HISTORIA, IKERKETA ETA MODELISMO TALDEAri dagokionez, Miguel Laburu azpimarratzen du, industria maisu eta itsas historialaria. Bere obrak partikularren zein museoen eskuetan daude: “SAN SEBASTIÁN ONTZIA, XIII. mendekoa”, “BAIONAko KOKA, XIV. mendekoa”, “BERMEOko BALE-ONTZIA, XIII. mendekoa”, etab.

Bere lagunak ahaztu gabe: Juantxo Azkarraga, Jesús Lizarraga, Antxón Lasagabaster, José Antonio Puerta, Crispín Mola, eta Louvelli, Metauten, Seminario, Pascual, Palmer, Amunarriz, etab. Ereduak

a) Hasiera:

Eskola-umea zela hasi zen egur zatitxoak hartu eta, labana txiki batekin, itsasontzitxoak egiten. Zotzak jartzen zizkien masta gisa. Beste zenbaitetan, ontziak ere egiten zituen, fruta kaxaren bateko ohol txikiren batekin, buke baten kubiertaren itxura ematen. Masta modura, oholekin egindako makiltxo batzuk sartzen zizkien, eta kartoi meheko oihalak jartzen zizkien ondoren, errekan barna korronteek bultzatuta ibiltzeko.

b) Lehendabiziko ahalegin serioak: 1966-1972:

Ebanista lanetan trebatzen ari zen garaian hasi zen itsas maketak prestatzeko ahalegin serioak egiten. Maisu ebanista zein zizelkari bikainak izan zituen. Bestetik, Ostolaza ontziolatik gertu bizi zenez, sarritan joaten zen hara, eta probetxu handia ateratzen zion bertan ikusten zuenari.

1967tik 1972ra bitartean, txapelketetarako traineruak egiten aritu zen, 1/1 eskalan, Alberto Illarramendi (ALTXOLA) itsas proiektugilearen zuzendaritzapean. Patxi Sta. Ana, arrantzako trainerua.

1970etik 1975era bitartean, Orioko Arraun Elkarteko arraunlaria zela, txapelketetarako arraun eta ontzien prestaketa lanez arduratu zen. Era berean, Mariano Oliden artisau arraungilearekin aritu zen lanean. Ebanisteria zein arraunen konponketari dagokionez inoiz izan duen maisurik onena omen da.

c) Maketak:

Bukatu ez bazituen ere, hauek izan ziren egin zituen lehen ereduak: SANTA MARIA ontzia (1965) eta ESTRELLA POLAR goleta (1966).

Bukatu zituenak, berriz, “BOUNTY” (1971) -Constructo etxearen kit batekin-, eta baxurako “KUKU ARRI” arrantza-ontzia, bere osabak, Iokin Lertxundi armadore oriotarrak, emandako plano batzuetan oinarrituz (1/50 eskala) (1973). Eredu garrantzitsuak (historikoak): Orioko San Martin ermitako zinoparia (NUEVA CARMENCITA bergantina, 1853) 1982. urtea.

“CONCHITA 1860” korbeta, 1/48 eskalan. Gipuzkoako Ozeanografia Elkartean. 1983. urtea.

Hainbat arrantza-ontzi: 15 unitate 10 dioramatan, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartean: Tubal, San Antonio, Gure Gogoa, Beti San Juan, Aloña, Igaratza, Herrera, Tartanga, Tyfon, Atocha, Ezponda, Begoña, Jokin, Josu, Txori-Aundi, etab. 1985, 86, 87 eta 88. urteak.

XVI. mendeko bale-ontzia, 1/20 eskalan, dioramarekin. Gipuzkoako Ozeanografia Elkartean. 1987 eta 89. urteak.

XVI. mendeko euskal bale-ontzia, 1/40 eskalan. Donostiako Untzi Museoan. 1990. urtea.

XV. mendeko euskal karraka, 1/40 eskalan. Donostiako Untzi Museoan. 1991. urtea.

A. Gaztañetaren 1712. urteko itsasontzia, 1/40 eskalan. Donostiako Untzi Museoan. 1993. urtea. Eredu honek, modelo onenaren urrezko domina jaso zuen 1999an Bartzelonan ospaturiko Europako Txapelketan.

“NUESTRA SEÑORA DE LA CONCEPCIÓN Y LAS ANIMAS 1690” errege galeoia. Antonio Gaztañetaren 1688ko eskuizkribuan oinarritua, 1/20 eskalan. Madrilgo Itsas Museoa. 2000. urtea. Modelo honengatik, urrezko domina eta “ITSAS MODELISMOAN MAISU” diploma eman zizkioten 1998ko Estatuko Txapelketan, eta hurrengo urtean urrezko domina irabazi zuen bere espezialitatean, Bartzelonan ospaturiko 1999ko europar txapelketan.

Beste hainbat maketa, beste museoen zein partikularren esku daude.

Partikularren modelo ugari zaharberritu ditu. Erreskate ontzia.

Beste obra batzuk: “BEGOÑA” fragata: pospoloz egina. Soldadutza garaian egin zuen, andregaiari oparitzeko. 1974. urtea.

“CRUZ DEL SUR” clipper-a, zuaker itsuekin, eta iparraldeko pago arrosaren haritzezko ilarekin. 1/120 eskala.

Ontzi “BIKINGOA”, erdi-bistako zuakerrekin, eta sagarrondo zurezko ilarekin. 1/60 eskala.

“MAYFLOVER” galeoia, zipozko zurean. 1/80 eskala.

“PACHI Stª ANA” traineruak: 1889. urtea, intxaurrondo zurez egindako zuakerrekin, eta haritzezko ilarekin. 1/20 eskala.

“CAPITANA” faluak, intxaurrondo zurez egindako zuakerrekin, eta haritzezko ilarekin. 1/20 eskala.

“MUTIOZABAL” kalera, 1878. urtekoa, intxaurrondo zurez egindako zuakerrekin, eta haritzezko ilarekin. 1/50 eskala. 1994. urtea.

Orioko arrantza-ontziak: enberozko zurez. 1/100 eskala: BETI SAN JOSÉ - BETI SAN JUAN - REINA MARIA - SAN ANTONIO DE PADUA - TUBAL BERRIA - GURE GOGOA – AINGERU GUARDAKOA eta BETI SAN NICOLÁS.

Orioko “MARIA AUXILIADORA” arrantza-ontzia, okumezko zuaker itsuekin, eta gereziondoaren trakekin. 1/50 eskala. 1997. urtea.

Alturako arrantza-ontziak: enbero zurez eginak, Sangbith estiloan, ohol longitudinalekin: ARBIDE (bi) eta EZKARDI (bat). 1/75 eskala. 2000-03 urtea.

Buke ozeanografikoak: enbero zurez eginak, Sangbith estiloan, ohol longitudinalekin: GRAMPIAN eta ACUANAUT (bakoitzetik bina). 1/100 eskala. 2002-03 urtea.

Erreskaterako bukeak (hainbat), zuntzez eginak. 1/ 75 eskala. 2004-06 urteak.

“RÓMULO Y REMO” atoiontziak, ayus zurez egina, sangbith estiloan. 1/50 eskala. 2005. urtea.

Hainbat eredu erdi, falúas, traineras, pesqueros, naos, galeones y otros.

Pertsona edo erakunde batek itsasontzi bat enkargatzen duenean, kontratuan bertan xedatu ohi da ontziolak eredu bat edo batzuk emango dizkiola. Bada, ontziola batzuek Perona kontratatu ohi dute eredu horiek egiteko. Uneotan, bost modelo prestatzen ari da, baina kasuotan beira zuzntzezko kaskoa daukate.

Erakusketa ugaritan hartu du parte, banaka zein taldean.

Madrilgo Itsas Museoan 2003ko urtarriletik martxora bitartean egon zen erakusketako katalogoak honela zioen: Modelo del galeón de 90 cañones,

Nuestra Señora de la Concepción y de las Ánimas,

capitana del Mar Océano (16871705)

Su autor, Jesús Mª. Perona Lertxundi, tardó diez años en construirle y se basó para hacerlo en el estudio del manuscrito Arte de fabricar Reales, de Antonio Gaztañeta de 1688, que investigó el equipo de estudiantes de la Escuela Técnica Superior de Ingenieros Navales, de Madrid, dirigido por el catedrático Francisco Fernández González, en 1992.

El modelo construido a escala 1:20, consta de más de 20.000 piezas, utilizándose materiales de gran calidad. Presenta el costado de babor completamente terminado, mostrándonos el aspecto exterior de un galeón del siglo XVII con todo detalle, portas, cintones, cañones, anclas, mesas de guarnición, mascarón, etc. El costado de estribor se ha dejado en enramada, con algunas secciones en claro y la tablazón de las cubiertas sin colocar para que se puedan estudiar sus elementos estructurales, así como sus repartimientos e instalaciones interiores. La popa exhibe una rica ornamentación barroca en sus balaustradas, corredores y tallas del coronamiento, el gran espejo con la pintura de la Virgen que da nombre al galeón y los tres fanales distintivo de su categoría de capitana real.

El galeón Nuestra Señora de la Concepción y las Ánimas, construido en Colindres, Santander, entre los años 1682 y 1690 por los maestros Antonio Amas e Ignacio Soroa, bajo la dirección del general Millán Ignacio de Iriarte y Gaztelu, para ser capitana real de la armada del Mar Océano debía arquear unas 1250 toneladas. Trasladado a Cádiz comenzó su servicio en julio de 1690, al mando del general Diego Fernández de Zaldívar, conde de Saucedilla, se dirigió a las Antillas en auxilio de la Armada de Barlovento, en 1700 figuró entre los buques de la expedición organizada para expulsar a los escoceses del Darien y en 1702 tomó parte en la defensa de Cádiz del ataque de la escuadra angloholandesa del almirante Rooke. En 1705 fue desguazado en Cádiz.

Este modelo obtuvo la medalla de oro del campeonato de Europa de modelismo naval de 1999. Jesús Mª Perona Lertxundi

Helbidea: Pinubidea 16-2. B.

Tailerra: Gurutze 3, atzealdea.

mail: perona_jesus_maria@eitb.com

20009 DONOSTIA

Tef. 943 21 84 85