Herriak
UCEMeko eraikina dagoen tokian geratuko da
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
2004/01/23-30 UCEMeko eraikina dagoen tokian geratuko da Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
Arrasateko UCEM eraikina dagoen tokian geratuko dela adierazi du Ines Aldai Kultura Zinegotziak. Bertan Saiolaneko bulegoak daude, besteak beste, eta duen balio historikoarengatik hainbat herritarrek eraikina desagertu behar zela entzun zutenean, hori aldatzeko mugimendua sortu zen, sentsibilizaziorako deialdia eginez. Saiolaneko eraikinean egokituko dituzte musika eskolak emateko gelak. Oraindik lurrak ez daude Udalaren esku, baina eraikina hartu eta musika ekintzetarako uztea pentsatu dutela aipatu du Inesek. Oraindik egitasmoa zehaztu gabe dagoela ere esan du, baina datorren ikasturteari begira hainbat lokal egokitu nahiko luketela adierazi du Kultura Zinegotziak, bai musika baita kultura taldeentzako ere, berriztapen lanak egin bitartean.