238 Zenbakia 2004-01-16 / 2004-01-23
2004/01/16-23 Sahararren Herria iruditan Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
Monterron Kultura Etxean ohikoak dira beheko solairuan egiten diren erakusketak. Urtarrilaren 12an hasi zen Mendebaldeko Sahara protagonistatzat duen azken erakusketa, eta gaur itxiko ditu ateak. Marokoren menpe dauden lurraldeen irudiak aurki ditzake erakusketara gerturatzen den edonork. Argazkien egileak Xavier Errasti, Jerras eta Idoia Zabaleta izan dira. Hogeita hamaika argazki aurki daitezke Monterronen. (Arg. Z.V.M)
Bertako bizimodua erakusten dute argazkiek, bizitza gogorra, baina sarri lasaia ere izaten dena; argazkiek desertutik hasi eta itsasorainoko paisaiak azaltzen dituzte. Sahararren bizimoduan ohikoak diren figurak agertzen dira, gameluak, tea,... Emakumeen janzkera koloretsuak ere harrapatu nahi izan dituzte argazkilariek beraien kamarekin.