237 Zenbakia 2004-01-09 / 2004-01-16

Herriak

Hilabete honetan hasiko dira Biteri Aparkalekuko lanak

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 237 > Herriak -->

2004/01/09-16 Hilabete honetan hasiko dira

Biteri Aparkalekuko lanak Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Garai batean Biteri Eskolak zeuden tokian aparkalekua egiteko proiektua dago. Lanak urtarrilean hasiko dira, eta horrek eragingo duen aparkatzeko arazoari aurre egiteko, Zerrajerako lurretan behin-behineko aparkalekua egokituko du Udalak.

Guztira 427 plaza egitea aurreikusten du Udalak Biterin; 150 publikoak izango dira, eta gainerakoak pribatuak. Azken horien salneurria 15.000 eurokoa izango da, eta 50 urtetarako eskuratuko du jabeak. Hala ere, aparkalekua ireki aurretik erosiz gero, deskontua egingo zaie erosi nahi dutenei: %15ekoa uztailera arte, %10 uztailetik aurrera. Biteriko aparkalekua egin eta egun herrian dagoen aparkatzeko arazoari irtenbidea eman nahi zaio. (Arg. Z.V.M) Horretaz gain, behin aparkaleku berria eginda, gaur egun Laubideko aparkalekuan dauden plazetatik, 168 jabetza pribatura pasatuko dira. Era horretan, 445 plaza ipiniko dira salgai herrigunean.