236 Zenbakia 2003-12-29 / 2004-01-09

Herriak

SUDCen urteroko balorazioa

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 236 > Herriak -->

2003/12/19

2004/01/09 SUDCen urteroko balorazioa Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Arrasateko SUDC Batzordeak urtea amaitzear dagoela eta, antolatutako ekintzen laburpen eta balorazioa egin du beste behin ere. Hainbat ondorio atera ditu herriko elkarte desberdinak biltzen dituen taldeak. Batetik, elkarteak zahartzen ari direla, eta hori konpontzeko jende gaztea behar dela. Egoera horrek hainbat ekimen antolatzeko unean interes falta ekartzen diela aipatu dute SUDCekoek. Doke txapelketa.

Bestalde, "azken urte hauetan gauzak ez doaz guk nahi bezain ondo", aitortu dute batzordekideek, eta sarritan laguntza faltagatik hainbat lan bertan behera geratu zaizkie. Haratuzteak 2003. Hala ere, batzordekideek lanean jarraituko dutela azaldu dute, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete ordezkari, lehendakari eta laguntzaileei emandako laguntzarengatik.