235 Zenbakia 2003-12-19 / 2003-12-29
2003/12/19-29 EHNA egiteko deialdiak erantzun ozena Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
Pasa den larunbatean, abenduaren 13a, Euskal Herri osoko toki gehienetan bezala EHNA (Euskal Herritar Naziotasun Aitortza) agiria egiteko aukera izan zen. Bigarrenez ekarri du ekimen hau herrira Bai Euskal Herriari plataformak. Duela bi hilabete 700 pertsona gerturatu ziren Herriko Enparantzara. Goiz guztian zehar jendea egon zen Monterroneko beheko solairuan. (Arg. Z.V.M.)
Oraingoan Monterron Kultura Etxean izan zen hitzordua. Ateak ireki aurretik hirurogeita hamarren bat pertsona zeuden ilaran: batzuk lanera joan behar zutelako, beste batzuek larunbata aprobatxatu nahi zutelako... Ehundaka pertsona gerturatu ziren bi ordutan jarritako bi mahaietara. Bai Euskal Herriari plataformako kideek, "herritarrek deialdiari emaniko erantzun ona" azpimarratu zuten, eta "agiria eguneroko bizitzan erabiltzera animatu nahi ditugu herritarrak", gaineratu zuten.