234 Zenbakia 2003-12-12 / 2003-12-19

Herriak

Aljeriako errefuxiatuentzako laguntza deia

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 234 > Herriak -->

2003/12/12-19 Aljeriako errefuxiatuentzako laguntza deia Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren (RASD) Euskadiko Lagunen Elkarteak Aljeriako Tindoureko errefuxiatuen kanpamenturako laguntza eske dei bat egin du. Herriko hainbat erakunde eta Udala bera ere laguntzeko prest azaldu dira.

Deialdi horrekin bi helburu dituzte elkartekoek. Batetik, Afrikako txoko horretara bidaltzeko elikagaiak batzea. Gutxi gora behera nolako elikagaiak izan behar diren ere azaldu dute elkartekideek: lekaleak, atun latak, azukrea, pasta... Antolaketa eta koordinazio lanetan hainbat gobernu kanpoko erakunde arituko dira: Komite Internazionalistak, Mugarik Gabeko Injinerutza, Harreman, Caritas, Activos/vas por un Mundo Solidario... Herriko eskolek ere lagunduko dute lan horretan. Janaria Arrasateko Eroskin, BM supermerkatuan eta Udaletxean batuko da abenduaren 15 eta 19 bitartean. Aljeriako gazte sahararrak. (Arg. Arrasateko Udala)

Deialdiaren bigarren helburua diru-laguntza bilatzea da. Funtsezkoa dela aipatu dute RASD-ren Lagunen Elkartekoek. Dirua, beharrezko elikagaiak kanpamentura eramateko baliatuko da. Euskadiko Kutxan eta Kutxan ireki dituzten kontu korronteetan sartu daiteke dirua abenduaren erdialdera arte.