233 Zenbakia 2003-12-05 / 2003-12-12

Herriak

San Nikolasi abestuko diote gazteenek

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 233 > Herriak -->

2003/12/05-12 San Nikolasi abestuko diote gazteenek Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Bihar, abenduaren 6an, San Nikolas eguna ospatuko dute euskaldun askok. Herri batzuetan etxeko gazteenak izaten dira jaia modu berezian gozatzen dutenak. Arrasaten lagun taldea bildu eta goizetik, kalerik kale joaten dira egun horretako abestia kantatzen. Ordainetan, etxeetatik gauza ugari botatzen dizkiete: gozokiak, laranjak, dirua, intxaurrak... (Arg. Zuriñe Velez de Mendizabal)

Esan bezala, horretarako lehendabizi abestea beharrezkoa izaten da, nahiz eta zenbait ahots lotsati ia nabaritu ere ez diren egiten:

San Nikólas coronado

Arzobispo Mariandres.

A la luna noche y día

etxekoandra noblia:

egizu, egizu pillia .

San Nikolás,

triskilistras dame una castaña

y no quiero más.

Aquí estamos cuatro

cantaremos dos

para San Nikólas

por amor de Dios.

Belengo portaleko

ate zabaletan

hotzak ikaraz dago

Jesus lastoetan.

Angelitos somos

suspi-suspiramos

lukainka, txorizo:

neskai bapez,

mutilai dana

neskai bapez,

mulilai dana... Ziur, herriko neska-mutikoek ozen-ozen abestu, eta ahal bezain goxoki gehien hartzeko beharrezko trikimailuak erabiliko dituzte. Jakina da-eta egun bakarra irauten duen generoen arteko borrokak sari goxoa eskaintzen duela. Gainera, herriko Udalak urtero antolatzen duen bolo-bolora gerturatuko dira gehienak, eguerdiko 12,00etan eta 12,30etan.