232 Zenbakia 2003-11-28 / 2003-12-05

Herriak

Josemari Velez de Mendizabalen azken liburua

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 232 > Herriak -->

2003/11-28/12-05 Josemari Velez de Mendizabalen azken liburua Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Joan den ostegunean, azaroak 20, Monterron Kultur Etxeko hitzaldi aretora dozenaka pertsona gerturatu ziren “Aramaio-Arrasate. Historiak lotutako bi herri”, Josemari Velez de Mendizabalen azken liburuaren aurkezpenera. Idazlearekin batera, Arrasateko alkatea, Ignazio Lakuntza eta Jon Garai, Kultura teknikaria egon ziren. Hara gerturatutakoek adi entzun zuten Josemariren azalpena, eta historian zehar bi herrien arteko harremana nolakoa izan zen jakiteko liburuaren ale bana eman zitzaien. Liburua salgai dago Hire liburu dendan.

Idazlearekin batera, Jon Garai (ezkerraldean) eta Ignazio Lakuntza alkatea (eskuinaldean). Argazkia: Zuriñe Velez de Mendizabal