232 Zenbakia 2003-11-28 / 2003-12-05

Herriak

Goiena.net: informazio zerbitzu berria

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 232 > Herriak -->

2003/11-28/12-05 Goiena.net: informazio zerbitzu berria Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Abenduaren 2an, asteartea, Debagoieneko informazioa aurkitzeko toki berri bat aurkeztuko dute Goiena enpresakoek: Goiena.net. Talde honek hainbat esparrutan lan egin arren, oraindik multimedia munduan sartzea falta zitzaien. Goizeko 9,30etan elkartuko dira Garagartza auzoko Arteaga landetxe-jatetxean. Iban Arantzabal, Goiena Telematika Zuzendaria. Argazkia: Goienkaria

Goiena.net herritarren zerbitzura egongo den tresna berria izango da, euskara hutsean idatzia. Bertan aurkitu ahalko diren zenbait zerbitzu honakoak dira: azken orduko albisteak, irudi digitalak, eztabaida guneak, bertan agertu den zerbaiti buruko bilaketak egiteko aukera... Gaurkotasuneko gaiak jorratuko dituzte batik bat, eta Iban Arantzabal, Goiena Telematika zuzendariaren esanetan, herritarren parte hartzea garrantzitsua izango da. Denok izango dira irakurle eta informatzaile. Aurkezpenean izango dira, besteak beste, Miren Azkarate (Kultura Sailburua), Ignazio Lakuntza (Debagoieneko Mankomunitateko presidentea), Javier Retegi (Eusko Ikaskuntzako presidentea) eta Iban Arantzabal (Goiena Telematika zuzendaria).