234 Zenbakia 2003-12-12 / 2003-12-19

Herriak

Gabonetako marrazkien sari banaketa

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 234 > Herriak -->

2003/12/12-19 Gabonetako marrazkien sari banaketa Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Arrasaten hamabi urte bitarteko gazteek arratsaldeak igarotzeko lekuak dituzte: ludotekak. Zerbitzu honek hainbat egoitza ditu herriko auzoetan banaturik. Joan den ostiralean, abenduaren 5ean, Arrasateko Okendo kalean bildu ziren ludoteka guztietako dozenaka neska-mutiko. Herriko gazte-lekuek antolatutako Gabonetako marrazki lehiaketan hartu zuten parte gehienek, eta ostirala izan zen sariak banatzeko aukeratutako eguna. Zazpi irabazleak beraien artelanak eskuetan dituztela. (Arg. Xabier Urzelai) Urduritasunez itxaron zituzten garaileen izenak. Guztira zazpi izan ziren saritutakoak. Zorionak guztioi eta jarraitu horrela marrazten!