234 Zenbakia 2003-12-12 / 2003-12-19

Herriak

Santo Tomasak Komisiñuaren ekimen ofizialik gabe

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 234 > Herriak -->

2003/12/12-19 Santo Tomasak Komisiñuaren ekimen ofizialik gabe Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Arrasateko Santamas Komisiñuek ez du aurtengo Santo Tomas jaien antolaketan parte hartuko. Horrela iragarri zuten bertako kideek asteartean, abenduak 9, Udaletxeko arkupeetan eskainitako prentsaurrekoan. 1976.urtetik jardun horretan ibili da taldea, eta aurtengo udazkenean ere antolaketa lan horri heldu zioten. Udalarekin egindako lehen bileran “nahiz eta Santamasetan garrantzitsuak diren hainbat puntu Udalak Komisiñu honekin ezer komentatu gabe erabaki”, balorazio positiboa egin zuten: orain artean bezala, kartelaren eta programaren ardura Komisiñuarena izango zen. Hala ere, bigarren bilera batean, agurra Alkateak egin eta sinatu nahi zuela jakinarazi zieten. Udaletxeko arkupeetan eman zituzten beraien arrazoiak Komisiñue taldekoek. (Arg. Arrasate Press)

"Arrasateko Udalaren parte hartzea eta babes ekonomikoa garrantzitsuak direla onartzen dugu”. Hala ere, herriko Udalak orain arte ez dituela jai horiek antolatu salatu zuten. Minduta azaldu ziren beraien ustez, Komisiñue Udalarentzat lan egingo zukeen irabazi asmorik gabeko enpresa pribatu bezala hartua izan delako. Horregatik, aurtengo abenduaren 22rako antolatutako guztia bertan behera geratu dela jakinarazi zuten. “Lan handia hartu genuen aizkolariak, artisauak... kontratatzen, eta lan handia hartu dugu guztiei berriz ere deitzen”, eta herritarrengatik sentitzen dutela azpimarratu zuten prentsaurrekoan. Udalak bere programazio propioa aurkeztuko du aurtengoan, baina “nahiz eta jaien kanpoko itxura berdina izan, barne giroan nabarituko da Komisiñuaren falta”, gaineratu zuten.