234 Zenbakia 2003-12-12 / 2003-12-19

Herriak

Chtybine akordeoilariaren trebezia gailendu zen

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 234 > Herriak -->

2003/12/12-19 Chtybine akordeoilariaren trebezia gailendu zen Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Nazioarteko Akordeoi XI. Lehiaketan lehenengo postua Kirill Chtybine errusiarrarentzat izan da. Aurtengo “Arrasate Hiria” akordeoi txapelketa bere amaierara iritsi zen abenduaren 7an. Finala igandean izan zen, eta astelehen goizean banatu ziren sariak. Azken edizio honetan kalitate bikaina egon dela azpimarratu zuen epaimahaiak, horrek irabazleak aukeratzerako orduan zailtasunak dakartzala gaineratuz. Azkenean, hausnarketa sakonaren ondoren, horrela geratu zen sailkapena:

Hirugarren postuan, Finlandiako Niko Kumpuvaara; garaikurra eta 700euro irabazi zituen. Bigarren lekuan Milos Milivojevic serbiarra geratu zen, garaikurraz gain 1800 euro irabaziz. Nazioarteko XI.sariketa honetan, lehenengo postua Kirill Chtybine errusiarrarentzat izan zen. Berak ere garaikurra eraman zuen etxera, baina diru kopuru handiagoa poltsikoratu zuen, 3600euro hain zuzen ere. Beraz, datorren urteko Arrasate Hiria sariketan tokia izango du aurtengo txapeldunak; hainbat emanaldi eskainiko ditu herrian bertan eta baita inguruan ere. Aurtengo lehiaketan partaideen maila bikaina nabarmendu zen.

(Arg. Arrasate Press) Sari banaketa amaituta, garaileen emanaldi batez gozatzeko aukera izan zuten Amaia Antzokira bildutakoek.