236 Zenbakia 2003-12-29 / 2004-01-09

Herriak

Eguraldi goibela Santamas egunean

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Arrasate Inicio > EM 236 > Herriak -->

2003/12/29

2004/01/09

Eguraldi goibela Santamas egunean Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Oso eguraldi kaxkarrarekin ospatu zen Arrasaten aurtengo Santamas jaia, abenduaren 22an. Goizean goizetik kaleak jendez bete ziren arren, ez zen festa giroa behar bezala berotu, termometroak eta euri zaparradek batere lagundu ez zutelako. Nahiz eta eguraldiak lagundu ez, jende ugari gerturatu zen

erakusketetara.(Arg. Josemari Velez de Mendizabal)

Ohiko baserri produktuen eta ganaduaren erakusketak izan ziren gehien bisitatutakoak. Txistulari, gaitero, Tun-Tunak eta txarangek bazterrak alaitzen zituzten bitartean, nagusi zein gaztetxoek ohiturarekin kunplitu zuten eta txistorra eta taloa jan ahal izan zituzten, egokitutako saltokietan. Udaletxeko Pleno aretoan, gazta lehiaketa izan zen eta hemeretzi lehiakide azaldu ziren Udalaren sariaren bila. Lehiaketan lehen saritua Ramon Mugarza hernaniarra izan zen, eta bigarren postuan Mari Sol Torrontegi arrasatearra geratu zen. Barazki lehiaketa ere egin zen eta irabazlea Tomas Larrañaga izan zen. Errementariak, tailaginak... denetik aurki zitekeen Jokin

Zaitegi plazan.(Arg. Josemari Velez de Mendizabal)

Arratsaldez jarraitu zuen jaiak, eta Herriko Plazan "Txarri dantza"abestu zen, zeremoniara jende asko azaldu zelarik:

GIZENDU JAU TXARRIXA

SALTOKA DABIL HERRIXA

AINTXINAKO ITURRIXA

UMORE BARRI BARRIXA

Talua, arto, uruna

eta baserriko lanak,

erakusten bagabiltz baña

lekutan daz horreik danak.

Sasoi bateko ohitturak

etortzen jakuz gogora

tertulixan egoteko

bazan nahikua denpora.

Orduko erromerixak

dantza suelto eta ardau,

haxe zan jaixa sanua

oin barriz dana libre dau.

Udalaren eta azken 27 urtetan jaien antolaketan aritu den Santamas Komisiñuaren arteko tirabirak izan direla eta, hainbat ekitaldi ezohiko moduan egin ziren. Aurtengo Txarri dantza hasi aurretik, esaterako, Udalaren jarrera salatzeko herriko kultura talde desberdinek izenpetutako testu bat irakurri zen, eta dantzariek Udaletxeari bizkarra emanez erantzun zuten. Bestalde, Komisiñuak "Jai herrikoien alde Santamas Komisinue aurrera" leloa zuten zapiak atera zituen atzoko egunerako. Gazta txapelketako epaimahaia.(Arg. Josemari Velez de Mendizabal)